Haurrak ere marinel, egun batez, Porrotxekin

Atzo Pasaia Itsas Festibalaren hasieran porturatu ziren ontziak bertatik bertara ezagutu dituzte herriko txikiek, gidari ezin hobearekin.

Porrotx pailazoa, gaur, San Pedron.

Atzo Pasaiako Itsas Festibalaren hasieran porturatu ziren ontzi tradizional txiki, ertain eta handiak bisitatu dituzte gaur Pasaiako haurrek. Gidari ezin hobea izan dute txikiek: Porrotx. Pailazoarekin batera ibili dira alde batetik bestera San Pedroko portutik, goiz ederra pasa dute.

Festibalaren gaur, etzi eta biharko egitaraua lotura honetan kontsulta daiteke osorik. Joan den asteko astekarian, HITZAk festibalari buruzko gehigarri berezia egin zuen. Beheko estekan ikus daiteke osorik.

Pasaia Itsas Festibalaren HITZAren gehigarria (PDF artxiboa da).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.