Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

"Espektatiba guztiak" bete ditu aurtengo Pasaia Itsas Festibalak

135.000 bisitari inguru jaso ditu badiak hilaren 9tik 12ra. Antolatzaileak pozik daude bisitarien aniztasunarekin, eskainitako kalitatearekin eta bertaratutakoen gogobetetze mailarekin.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/05/16

Pasaia Itsas Festibalaren hasieratik astebetera, balorazioa egin berri dute udalak eta Albaola Itsas Kultur Faktoriak. “Positiboki” baloratu dute hirurren edizioa. Eskainitako proposamenen kalitateari, parte hartzeari, bisitarien aniztasunari eta bertaratutako guztien gogobetetze mailari dagokionez, aurtengoak “espektatiba guztiak bete” dituela ondorioztatu dute.

Xabier Agote Albaolako zuzendariak aipatu du “pozik” itxi dutela aurtengoa, “kultura ondareko ontzi bikainak bildu ditugulako, eta festibalaren balioetara gero eta gehiago hurbiltzen den jende andana erakarri dugulako. Beste behin ere, Pasaia harro agertu da bere iraganaz eta orainaz”, esan du.

Teo Alberro alkateak esan du jaialdia “hunkigarria” izan dela, “era guztietako emozioz betetakoa”: “Txoko bakoitzean elkartasunarekin, kultura askotako hizkuntzekin eta beste usain eta ohitura batzuekin topo egin dugu. Gure herriaren ondare materiala eta immateriala goraipatu ditugu nazioartean”.

Aurtengo gonbidatu berezia Txile izan da, eta ordezkari txiletarren arabera, “harrotasun eta esperientzia paregabea” izan da aurtengoa: “Ondare horrek euskal herentzia du, eta horrek lotzen gaitu herrialde gisa. Euskal Herrian jasotako maitasun adierazpenek gure espektatibak gainditu dituzte. Kultura Ondarearen Zerbitzu Nazionalak lanean jarraituko du, batasun hori hazten eta garatzen joan dadin, eta aurrerantzean ere horrelako jarduerak probatu daitezen, bai Txilen, bai Pasaian”.

Jaialdiak izan duen inpaktu ekonomikoaren azterlana egiten ari da dagoeneko Oarsoaldea Garapen Agentzia, hilabete batzuk barru emango dute horren berri. 

Datuak
Hirugarren ekitaldi honetan, guztira, 135.000 bisitari inguru jaso ditu Pasaiak. Aurtengoan jendeak badia “modu banatuagoan” bistatu duela diote antolatzaileek. Ostegunean ontziek egindako “ongietorri beroa” nabarmendu nahi izan dute.

Ehundik gora ontzik bereganatu dute badia, eta horietan 600 tripulatzaile inguru aritu dira nabigatzen. Ontzigintza tradizionalari eta itsas ondareari lotutako 31 elkarte aritu dira elkarlanean.

Boluntarioen lana ezinbestekoa izan da hirugarren honetan ere. 120 boluntario aritu dira lehorrean zein uretan.

Ausazko inkestak egin dizkiete lau egunetan zehar bisitariei, eta lehen emaitzek diote “oso gogobetetze maila altua” izan dela. Inkestatuen %99k festibala gomendatzen dute, %95k hurrengo edizioan itzuliko dira eta %99k herrira itzuliko dira festibalaren ondoren. 

Badiara iristeko erabilitako garraioari dagokionez, bisitarien %43k garraio publikoa erabili dute, %25k auto edo motor pribatua, %25 oinez etorri dira eta gainerako %2 bizikletan.

Festibala aurkeztu zutenetik erronka argia izan dute antolatzaileek, ahalik eta eraginkorrena izan zedin aurtengoa. Bada, Erronka Garbia Ekitaldi Jasangarria ziurtagiria jaso du festibalak. Hori egikaritzeko, neurri ezberdinak hartu dira: garraioaren CO2 emisioak murrizteko hurbileko zerbitzuak lehenetsi dira, kutsatzen ez duten lehengaiak lehenetsi dira eta papera inprimatzea ahalik eta gehien saihestu da. Tokikoa ere babesten saiatu dira. Kontratatutako zerbitzuen %22 Pasaiako enpresei esleitu zaizkie eta %41 Oarsoaldeko enpresei.

 

Erlazionatutako edukiaHirugarrena ere, “esperientzia ahaztezina”Uretan zein lehorrean da festaItsasotik heldu da ontzigintza tradizionalaren festa handia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.