12 familien kaleratzea gelditzeko jasotako 2.047 sinadurak, erregistratuta
Eskalerillaseko 12 familien etxegabetzea gelditzeko azken hiletan jasotako sinadurak entregatu ditu gaur Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak. Atzo horiek jasotzeari uko egin zion Portuko Agintaritzak.
Eskalerillaseko 12 familien etxegabetzea gelditzeko azken hiletan jasotako sinadurak entregatu dituzte gaur Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideek. Atzo horiek jasotzeari uko egin zion Portuko Agintaritzak, baina gaur bai, 2.047 sinadurak jaso eta erregistratu dituzte sindikatuko kide batzuek goizean, hala jakinarazi berri diote HITZAri.
Ekainaren 1ean manifestazioa egingo du sindikatuak Trintxerpen, “alternatiba erreala” exijitu eta etxegabetze guztien “suspentsioa” exijitzeko. 12:00etan abiatuko dira manifestariak Gudarien plazatik. Pasaitar eta inguruko udalerrietako herritar oro gonbidatu dute mobilizazioan parte hartzera.