Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Berritasunekin datoz aurtengo Meipiko Jaiak

Alkate txikiak izango dira lehen aldiz aurten, eta Joaquin Azpillaga 'Txintxo'-ri omenaldi berezia egingo diote. Lurraldebusek zerbitzuak indartuko ditu asteburuan.

Iazko jaietan ateratako irudi bat.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/05/22

Meipiko auzotarrak festarako prest dira, bi egun besterik ez dira falta Meipiko Jaietarako. Aurtengo jaiak berritasunez beterik datozela iragarri du Meipiko Jai Batzordeak.

Batetik, aurten estreinakoz alkate txikiak izango dira, haiek arduratuko dira txupinazoa botatzeaz. Haurrek egindako marrazkietan oinarrituta, zozketa bat egin dute, eta ondorengoak izan dira onuradunak, haiek botako dute suziria: Iara del Valle Ferreirok eta Naroa Torres Martinek.

Bestetik, asteburu honetan Joaquin Azpillaga ‘Txintxo’ omenduko dutela jakinarazi du jai batzordeak. Arraunari eskaini dio Azpillagak bizitzako zati handi bat, bereziki gazteekin lan eginez. Jai Batzordekoen arabera, pertsona “adeitsua, txantxazalea eta umore onekoa” da, eta “auzoa egiten” laguntzen duen pertsona horietakoa dela.

Aurtengo egitarauaren helburua “auzoko txoko guztietara iristea” izango da, baita “adin guztietako jendearengana ere”. Behean osorik ikus daiteke egitaraua.

Autobus gehiago
Aldundiak, Teo Alberro alkatearen eskaerari erantzunez, Lurraldebuseko zerbitzuak indartuko ditu Meipiko Jaiak direla eta. Hala, ostiraletik larunbaterako gauean E71 linearen gaueko zerbitzua indartuko dute eta Donibaneko sarrerako biribilgunetik 23:00etan, 00:00etan, 01:00etan eta behar izanez gero, 2:00etan ere aterako da autobusa. Donostiatik aldiz, 23:30ean, 00:30ean eta 2:30ean aterako da.

“Aurrekoetan egin dugun bezala, esfortzu horiek zerbitzua hobetzeko aukera emateaz gain, Pasaiara jai hauetaz gozatzera joaten diren pertsonek garraio publikoko zerbitzu eroso, seguru eta irisgarria izatea ahalbidetzen digutela uste dugu”, esan du Azahara Dominguez diputatuak.

Meipiko jaien egitaraua:

Ostirala (hilak 24):

  • 17:30: Haurrentzako jolasak eta tailerrak, Kuadrillategiren eskutik.
  • 18:45: Elektrobuiaka elektrotxaragaren emanaldia Meipin, Kuadrillategik antolatuta.
  • 19:00: Pasai Txaranga auzoan barrena ibiliko da.
  • 19:45: Omenaldia egingo diote Joaquin Azpillaga ‘Txintxo’-ri. Lintxua Dantza Taldekoek agurra dantzatuko diote.
  • 20:00: Jaien hasiera alkate txikiekin. Jarraian, buruhandiak eta Pasaia Txarangako kideak ariko dira.
  • 22:00: Puro Relajoren kontzertua. Jarraian, DJ Kabuxa.

Larunbata (hilak 25):

  • 11:00: Toka txapelketa.
  • 11:30: Patata tortilla txapelketa.
  • 12:00: Kantujira auzoan barrena.
  • 12:00: Muxikoak Meipin.
  • 16:00: Mus txapelketa.
  • 17:00: Haur jolasak, RK Gazte Elkartearen eskutik. Jarraian, askaria.
  • 18:30: Herri danborrada Meipi Band Txarangarekin.
  • 20:30: Burrunba elektrotxaranga.
  • 23:00: DJ Naza.

Igandea (hilak 26):

  • 11:30: Kalejira Itsas Mendiko txistulariekin.
  • 13:00: Kostantzia Itsas Mendiko Bandaren kontzertu mexikarra.
  • 14:30: Herri bazkaria, Komando Zuritoren laguntzarekin
  • 16:30: Rifaren zozketa. Jarraian, bingoa.
  • 18:00: Erromeria 3ttu taldearekin.
  • 21:00: Jaien bukaerako traka botako dute.
Erlazionatutako edukiaMeipiko jaiek eragina izango dute trafikoanFestak eztanda egingo du Meipin hurrengo asteburuan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.