EH Bilduk kanpainako ekitaldia egingo du gaur
Europako Parlamenturako hauteskundeen kanpainako ekitaldia izango da. Maddalen Iriartek eta Aimar Etxeberriak hartuko dute hitza.
Iriarte izango da hitza hartuko duenetako bat [Arg.: @MaddalenIriarte]. Europako Parlamentua osatzeko hauteskundeak ekainaren 9an izango dira, eta aurkeztuko diren alderdiak kanpaina betean dira.
EH Bilduk ekitaldia egingo du gaur arratsaldean, Oiartzungo Arizmendienean. Maddalen Iriarte eta Aimar Etxeberriak hartuko dute hitza. 18:00etan hasiko da, eta eguraldi ona eginez gero, lorategian izango da ekitaldia. Txarrarekin, jakinarazi dutenez, barruan izango da, erabilera anitzeko aretoan.
EH Bildu Orain Errepublikak koalizioan aurkeztuko da, ERC katalanekin, BNG galiziarrekin eta Ara Mes balearrekin. Euskal Herria Baiko hautagai bat ere badu zerrendetan, Bidasoaren beste aldeko koalizioa ez baita aurkeztuko, zerrenda bakarrean naziotasun ikuspegia emateko. Babesa eman diote honako alderdi eta koalizioek: Comunistes eta EUiA katalanek, Galiziako Anovak, Esquerra Valencianak, Ahora Canarias kanariarrek, Andecha asturiarrek eta Puyalon aragoiarrek.
