
Goizean lehergailu baten leherketa simulatuko dute, eta arratsaldean, berriz, ontzi batetik hidrokarburoa isuriko dela simulatuko dute.

Irungo Katea auzoko pasabidea eraitsi behar dutelako izango da etena. Autobus zerbitzua egokituko du Euskotrenek.

Orereta Palestinarekin Herri dinamikak Palestinaren alde antolatutako mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Hilaren 25ean izango da Merkatuzarren egun osoko topaketa, eta lan saioa, herri bazkaria, eta ekitaldi kulturala antolatu dituzte horren barruan.

HABEren azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak prestatu ditu Oarsoaldeko AEK-k uztail eta irailerako.

Biyurrieneak egun indartsua antolatu du. Goizean ginkanarekin hasiko dira, eta dj-arekin bukatuko dute goizaldean.

Oiartzun Kirol Elkartearen gotorlekua eraberrituko dute udaratik aurrera, eta egun osoko egitaraua antolatu dute hilaren 25erako, musika, pintxo... eta futbolarekin.

Gipuzkoako liga amaituta, txapelketa nagusira iristeko txartela lortu dutenen txanda heldu da orain. Gazte mailako VI. Aurresku Txapelketa Nagusia gipuzkoar erara jokatuko dute Legazpin eta Errenteria-Oreretan.

Euskal Musikaren Astea hilaren 17tik 25era ospatuko da, 13 emanaldirekin. Aurtengoa, gainera, ez da nolanahiko Musikaste izango, bere antolatzaile den Eresbil Fundazioak 50 urte bete baititu.

Oielekun izango da, aldundiak eta udalak antolatuta. Natur parkearen ondarea ezagutaraztea eta hura gozatzeko aukera asko daudela erakutsi nahi dute.

'La Ertzaintza que viene' liburua aurkeztuko dute datorren asteartean, hilak 21. Arizmendienean izango da kazetariarekin solasaldia.

Hilaren 24tik 26ra ospatuko dituzten jaietarako dena prest du Meipiko Jai Batzordeak. Egitarau zabala prestatu dute, adin tarte guztiei begirakoa.

Museoen Nazioarteko Egunaren harira doan ikusteko aukera izango da.

Larunbata eta iganderako egitarau zabala ondu du Zamalbide Bentak auzoko jai batzordeak.

Iazko Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketan saritutako 24 lanak liburu batean jaso dituzte. Hainbat txokotan eskura daiteke.

Uztailaren 3ra arte egin daitezke ordainketak.

Hilaren 24an izango da emanaldia, Antxoko kultur etxean. Sarrera doakoa izango da.

23:00etan izango da bertso saioa, ArkaHitzak zikloaren barruan.

Igeriketa lehiaketa egingo dutelako izango da itxita 13:30ak arte.

Arizmendi eta Arbelaitzek asteburuan lortu dute fasea pasatzea. Suspe eta Egialde bikotearentzat, ifrentzua.