2024/5

Sute batek hainbat auto kaltetu ditu Antxon

Goizaldeko 01:15ak inguruan auto batek su hartu du, eta inguruko beste bostek kalte oso nabarmenak izan dituzte. Ertzaintzak abian du ikerketa.

Udala oiartzun

Irakurketa 'transmaribibollo' herrikoia egingo dute ostiralean

Maiatzaren 17a LGBTI+fobiaren kontrako eguna dela eta, plazan elkartuko dira, irakurketa parte-hartzailea egiteko.

Josu Ibarguren Elosegi, bosgarren Gipuzkoa Bertsotan-eko bere saioan

Emaitza horrekin bertsolari oiartzuarrak ezin izango du Gipuzkoa Bertsotan-en hurrengo faserako jauzia egin.

Errenteriako Herriarteko taldeak garaipenarekin abiatu du txapelketa

Errenteriak 2-0 irabazi zio Debako taldeari Agustina Otaola pilotalekuan, Larruzko Paletan eta Pala Motzean, bietan garaipena.

Palestinaren alde egin du Ikamak

Ikasleak ere kezkaz ari dira Palestinari so. Gaur kalera atera dira genozidioa eteteko eskatzeko Ikamak deituta.

Errenteria 11 kolore jaialdia, aniztasunari gorazarre egiteko

Hamaika ekitaldi antolatu dituzte jaialdiaren bederatzigarrenean, asteazkenean hasi eta hilaren 29ra arte. Gaur aurkeztu dute udal ordezkariek eta eragileek ondutako egitaraua.

Garaipen festa Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan

Gizon seniorretan Hondarribia irabazle; neska kadete eta gazteetan, nahiz mutilen gazteetan, San Juanentzat urrea.

Hirugarrena ere, "esperientzia ahaztezina"

Pasaiako Udalak eta Albaola Itsas Kultur Faktoriak atzo itxitako Pasaia Itsas Festibalaren gaineko balorazioa egin dute. Bisitari kopuruari dagokionez, "arrakastatsua" izan dela diote.

Tokikoa babesteagatik, saria herritarrei

Giro paregabean egin dute paella jate handia 420 herritar inguruk, Lezokoak Elkartearen ekimenez.

Inude eta artzainen desfilea, larunbatean

Eguerdian izango da desfilea, Trintxerpeko Musika Eskolatik abiatuko dira dantzariak. Antzinako jantziekin kalera ateratzeko deia egin dute antolatzaileek.

Bere horretan jarraituko dute Euskadi etorbideko aldaketek

Adinberriko obretan "arazoak" izan direnez, aldaketa horiek mantentzea erabaki du Pasaiako Udalak.

siloak

Silo plastikoak jasoko dituzte datorren astean

Belar-bolak egiteko material erabilia jasoko du udalak, datorren ostegunean. Bost puntu prestatuko dituzte hondakinak jasotzeko.

Lezoko Testu Laburren II. Lehiaketak kartela behar du

Kartelak aurkezteko epea ekainaren 4ra artekoa da. Sari bakarra izango da, 650 eurokoa.

'Koadro bat testu anitz', Merkatuzarren ikusgai

Koldo Mitxelena ikastetxeko hezkuntza komunitateak bere proiektu garrantzitsuenetako bat aurkeztu zuen joan den ostiralean: 'Koadro bat testu anitz'

elizalde eguna

Elizaldeko hezkuntza komunitateak egun handia ospatuko du igandean

Hilaren 16an egingo dute ikasturte honetako Elizalde Eguna. Goiza modu politean pasatzeko egitaraua prestatu dute.

madalensoro parkina zozketa 2024

Ostegunean zozkatuko dituzte Madalensoroko aparkalekuak

Hilaren 16ko goizean izango da zozketa. Zortzi eskakizun aurkeztu dituzte, libre dauden lau tokiak betetzeko.

Jostakeitanekin, pozik bizitzeko lau egun

Iritsi da berriz ere familietan euskararen erabilera sendotzeko Jostakeitan egitasmoa. Saioak hilaren 15 eta 22an, nahiz ekainaren 5 eta 12an egingo dituzte.

Laino artean ibili dira Xoxolurrekoak

Igandean egin zuen Lezoko mendizaleen taldek maiatzeko irteera, Oiartzun aldeko parajeetara. Sasoiko azkena ekainaren 16an izanen da.

argote

Oiartzungo palistek ez dute txapelketa modu onean hasi

Larruzko paletako modalitateko zein pala motzeko partidak galdu dituzte oiartzuarrek. Datorren asteburuan, bueltakoa.

Gehiago