2024/5

Basakeria eteteko eskatu dute

Humanitatearen krimenaren aurrean ez direla konplizeak izango esan dute gaur hamarnaka herritarrek Gernika Palestina Deialdi Herritarrak deitutako elkarretaratzeetan.

Uretan zein lehorrean da festa

Itsas Festibalak hirugarren eguna du gaurkoa. Aurreko bi egunen ildo beretik, goizetik gauera hamaika ekitaldi gozatzeko: musika emanaldiak, dantza, artisautza, jateko eta edatekoak, eta denaren, gainetik ontzigintza tradizionala eta itsas ondarea barra-barra.

Mundu bat, Pasaiako Badiari so

Kultur ondarea, itsasoa, ontzigintza tradizionala eta aniztasuna. Horien guztien batura da Itsas Festibala, eta duen nazioarteko begirada gehituta, ostegunetik igandera arte mundu bat izango du Pasaiako Badiak berari so.

"Itsasoaren eta izakien zaintzaren garrantzia" aldarrikatzeko, dena prest

Martxa koloretsua egingo dute arratsaldean Trintxerpen, Mater-en egitasmoz. Gudarien plazan jarri dute hitzordua.

Erantzun bikaina izan du Lehen Poesia Lehiaketak

Iñigo Legorburu Arregi izan da irabazlea euskarazkoetan; Gaztelaniazkoetan, Pablo Llanos Urraca gailendu da.

Gabierrota pasealekua berrurbanizatzeko lanak hasiko dituzte datorren astean

Pasealeku seguruagoa izango dela lanak bukatutakoan azaldu du udalak, baita berdegune eta egonleku gehiago izango dituela.

Hilario Arbelaitz, sukaldaria

«Izarrik handiena atetik sartzen den jendea da: guk haiek utzi behar ditugu gustura»

Urtebete pasatxo da Hilario Arbelaitz sukaldariak (Oiartzun, 1951) eta haren anaiak Zuberoa jatetxea itxi zutela. Jatetxea zenaren atarian jarri du hitzordua elkarrizketarako, Oiartzunen.

Mendekosteak

Hemen dira mendekosteak

Herriko festen aroa irekiko dute Lezoko mendekosteek. Hilaren 17tik 19ra ospatuko dira, eta indartsu datoz, 32 jardueraz osatutako egitaraua eraiki baitu Jai Batzordeak.

Itzuliaren lehenengoan, 32. sailkatu da Santesteban

Santesteban Laboral Kutxako liderra da, eta lehen hamarren artean sailkatzea du helburu Itzulian. Igandean etxetik pasako da Donostian hasi eta bukatuko den lasterketan.

Ipuin kontaketa saio berriak, lau barrutietan

'Printze giltzatua' eta 'Liburu magikoa' ipuinekin gozatuko dute haur pasaitarrek. Etzi izango da lehen saioa, Antxon.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2024-05-13)

Oiarso Lezoskt saskibaloi taldea Gipuzkoako Lehen Mailako txapelketaren finalera iritsi da, finalerdia irabazita.

Mailari eutsi dio Pasaia KEk

3. mailan jokatuko du beste urte batez klubeko lehen taldeak, atzoko berdinketari esker 15 postuan bukatu baitu denboraldia. Albistean, gainerako taldeen emaitza guztiak ere kontsulta daitezke.

lur korta maiatza 2024

4 urtetik gorakoentzako ipuinak, ostiralean

Lur Korta ipuin-kontalariak gidatuko du saioa, Manuel Lekuona bibliotekan. Lau urtetik gora dituztenei zuzenduta egongo da.

oiarpe

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2024-05-13)

Oiartzuarrek 36 norgehiagoka jokatu dituzte asteburuan. Horietatik hamazazpi irabazi dituzte, tartean bi kanporaketa.

Europako hauteskundeak: Pasaiako mahaien zozketa egin dute

Ezohiko udalbatzarra egin dute gaur Pasaian Europako Parlamenturako hauteskundeetarako mahaikideak aukeratzeko.

Elikadura osasuntsuaz ariko dira, "topikoetatik harago"

Hitzaldi interesgarria eskainiko du Tatiana Arzelus Makazaga nutrizionistak hilaren 22an Trintxerpen. Mokadutxoa izango da ondoren.

Ekainaren 9ko hauteskundeetako hautets-mahaiak osatu dituzte

Oiartzungo Udalak Europarlamenturako hauteskundeetan mahaietan egon behar dutenen zozketa egin du. Beraien webgunean kontsulta daiteke.

oiartzun ke areto

Liga irabazita, orain txapelketaren bila

Areto futboleko taldeek garaipena lortu dute asteburuan, lehen taldeak liga irabazteko eta bigarrenak liderrarekin berdintzeko. Play-offak, asteburuan.

Sustapen kanpaina berri bat abiatu dute kirol instalazioetan

Udari begira herritarrak aktibatzeko helburuarekin, Galtzarabordako eta Fanderiako kirol instalazioetan hilaren 31 baino lehen alta ematen duten pertsonek, matrikularen kostuan %100eko deskontua izango dute.

Gehiago