
Lehiatzeko grina izan ala ez, Trikaia atletismo taldean korrika zale guztiek dute tokia. Ordainpeko klub batek eskaintzen duena aurkitu dute hamarka lagunek taldean, doan gainera.

Euskaraz hitz egiteko espazio eroso eta konfiantzazkoa eskaintzen jarraitzen du Lau Haizetara Eukaltzaleon Topaguneak Mintzalaguna programaren bidez. Irakurketa Erraza taldea ere martxan dute.

Lehengusuarekin zaletu zen futbolean atezain errenteriarra. Touringen egin zituen lehen pausoak, eta Athleticekin iritsi da elitera. Orain, bizkaitarren historian sartu da, 40 urteren ondoren Espainiako Kopa irabazi baitu, txapelketa bikaina jokatuta.

Lezokoak elkarteak 400dik gora lezoar bilduko ditu bihar Karlos Saldise plazan. Paella erraldoiaren bueltan, herriko establezimenduetan erosketak egiten dituztenei aitortza egin nahi diete.

Tamaina eta tankera guztietako dozenaka itsasontzik hasiera eman diote gaur hirugarren Pasaia Itsas Festibalari. Ontzien baimenarekin, batelerak eta Txile izango dira protagonista handiak igandera bitarte.

Bihar goizean bilera egingo dute herri eragileen ordezkaritza batek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako sailarekin.

Musika emanaldien berri zabaldu du sare sozialen bidez Gaztañoko jai batzordeak.

Adinaren araberako hiru taldetan banatuta, zahartzaroaren gaineko gogoeta egin dute lezoarrek egitasmoaren barruan.

Igerilekuko estalkia aldatu eta berritzeko lanak amaituta astelehenean, hilak 13, zabalduko ditu ateak berriro.

18:00etan, dozenaka ontzik Pasaiako badia bere egingo dute. Milaka bisitari espero dira lehorrean. Txile eta Batelerak, izen handi jaialdia bitartean.

Parte hartu nahi duten establezimenduetako hirurekin sakonean landuko dute hondakinen bereizketa, gainontzekoentzako eredu izateko.

Truk txapelketarekin hasiko dira auzotarrak, eta bihar bertso-afaria egingo dute. Bigarren asteburuan, ekitaldi gehiago.

Hilaren 13tik 17ra ikusi ahalko dira auzoetako emakume elkarteetako lanen erakusketa.

Burusoilen Elkarteak burusoilen urteko eguna ospatuko du igande honetan. 12:00etan poteoa egingo dute herriko kaleetatik, Taupada Batukada lagun. 18:00etatik 20:30era, Oihan Vega DJak Zumardia girotuko du.

Oiartzungo pilotarien kartelera osatzen dute 40 norgehiagokek. Oiartzunen bost partida jokatuko dituzte gaur, sei bihar eta beste hiru etzi.

Lau barrutietako futbol, areto futbol eta eskubaloi taldeen asteburuko partiden informazio guztia, hemen.

Areto futboleko taldeek gaur irabazi dezakete liga. Lehen taldeak eskura du, eta bigarrenak arerioak egiten duenari itxoin beharko diote.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak kanpaina abiatu du eskualdeko lau udalekin batera. 12 urte artekoek euskaraz kirola egiteak hizkuntzaren jabetze prozesuaren parte izan daitekeela diote.

Gernika-Palestina iniziatibak deialdia egin du hilaren 11rako. Gazako egoera salatzera aterako dira berriro.