
Erregimen Tasatuko 24 eta Babes Ofizialeko 33 etxebizitza eraikiko dituzte Olatzar inguruan. Eskariak aurkezteko epea uztailaren 11 arte da.

Udal gobernuaren lehen urteko agintaldiaren gaineko balorazioa egin berri du EAJ taldeak. Urtebeteren ondoren, "gauzak berdin" jarraitzen dutela salatu dute jeltzaleek.

Igande arratsaldean jokatuko dituzte Herriarteko txapelketaren finalerdietako joaneko partidak, Beasainen kontra. Harmailak betetzera deitu dute.

Iazko denboraldian, 28.148 pertsona sartu ziren Beraunera, eta 57.704 Fanderiako igerilekuetara.

Asteburuan Eivissan (Herrialde Katalanak) Jokatutako Espainiako Master Kluben txapelketan bigarren sailkatu ziren errenteriarrak.

'Zure txakurra, zure ardura' izeneko kanpaina abiatu dute lau barrutietako gaztetxoek udalarekin elkarlanean. Bi ekintza egin zituzten atzo.

Haur eta gazteen irakurketa taldeek zein herriko poetek parte hartuko dute ikasturte bukaerako poesia emanaldian. Iturriozko dorretxean izango da.

'Harrizko Errementariak' liburua aurkeztu du Urtzi Leonet idazle eta irakasleak Lekuona Fabrikan. 'Itzalen Dama eta Patxi Bakallu' bildumako bigarrena da.

Aurtengoan hiru ekimen egingo dituzte euskara indartzeko. Eskualdeko farmazia guztiei egin diete ekimenean parte hartzeko deia.

17 urte azpikoek eta neska seniorrek paleta larruz jokatuko dute; mutil seniorrek, aldiz, pala motzez. 09:00etan hasiko dira partidak.

Elikagai naturalen dendak ateak itxiko ditu mende laurdenaren ondoren. Auzokideek "agur" esan diote dendari, omenalditxoarekin.

Udalak jendaurrean jarri duen zirriborroari iritzi eta alegazioak aurkeztu ahalko dizkiote herritarrek eta eragileek, hilaren 10era bitarte.

Ostegunean Galarretako Jai Alai pilotalekuan jokatuko diren partidak doan ikusteko aukera izango dute. NANa erakutsi beharko dute sartzeko.

Hilaren 12an eta 19an izango da Udaltzaingoaren eraikinean, 08:30etik 14:30era. Hitzordua eskatu behar da.

Lezoko erretiratuen elkartekoek txangoa egin zuten maiatzaren 24an, Burgoseko (Gaztela Leon, Espainia) eskualde hura ezagutzeko.

Iaz jaiotako 45 haurren gurasoek hartuko dute parte Arizmendienean hilaren 8an egingo den ekitaldian. Berreskuratu zenetik hamargarren ekitaldia izango da.

Hernaniren kontra jokatu dute final laurdenetako joanekoa, haien kantxan. Kadete eta jubenilek erraz irabazi dute, baina helduak ez dira lan erdietara iritsi.

XXXV. Galiziako Eguna ospatzeko hiru eguneko egitaraua ondu du Irmandade de Centros Galegos erakundeak. Atzo abiatu zuten ospakizun sorta, eta bihar arte luzatuko dute.