2024/6

45 urte dira Francis hil zutela

Ostiralean omenaldia egingo diote Francisi, baina gaur, txikitik izan bada ere, aitortza eta omenaldi ekitaldia egin dute Iztieta auzoan kokatutako haren omenezko oroigarrian.

Herri ekimenak izaeraz eta mezuz bete du Pasaiako Dantza Festibalaren azken eguna

'Zabor arteko loreak' herri ikuskizunarekin eta Ttipika taldearen emanaldiarekin bukatu zen atzo Pasaiako Dantza Festibala.

Eskola Kiroleko mugikortasun jasangarriaren sariak banatu dituzte

Eskola Kirolera joateko mugikortasun jasangarriko bitartekoak erabili dituzten ikastetxe eta ikasleak saritu zituzten Bizarain Ikastolan

xanistebanak kartela 2024

Xanistebanen kartel iragarlea eta txupina botako dutenak iragarri dituzte

Xanistebanetako Jai Batzordeak Igor San Joseren kartela onena dela erabaki du. Artaso elkarteak botako du suziria, 50. urtemuga dela eta.

Arkaitz Erize 'Kalu'. Korrikalaria.

«Beharrezkoak diren erokeriak egingo nituzke Markeli laguntzeko»

Markel Merino lezoarrak garun paralisia du, eta Arkaitz Erice 'Kalu'-k haren aldeko elkartasun proba bat egingo du ekainaren 21etik 22ra: hamabost orduz arituko da korrika.

Xanti eta Maialen, buruhandiak, konpartsako kideak eta udal txistulari taldea.

Maialen, Hibaikaren bi traineruen amabitxi

Ostegunean egingo du Hibaika Arraun Elkarteak 2024 denboraldiko bi eskifaien aurkezpena. Asteburuan Lekeitioko Ikurrina jokatu zuten: hirugarren sailkatu zen emakumeen ontzia, eta bederatzigarren gizonena.

herriartekoa

Herriartekoaren finalerdietara iritsi dira oiartzuarrak

Haur eta kadete mailetako partidak irabazita pasatu da Oiartzun fasez. Beasainen arituko dira finalerdietan, etxean hasita.

Euskal Jaian, Dantzazaleen festa

Goizean eta eguerdian dantzaz bete zituzten herriko plazak 150 bat dantzarik. Arratsaldean Sagardo Festarekin bat egin zuten.

Sasoia bikain bukatzeko, mendia, itsasoa eta bazkaria

Hilaren 16rako Mitxintxolara mendi irteera, itsas zeharkaldia, eta bazkaria antolatu dituzte. Gaur da txartelak erosteko azken eguna.

Euria, lokatza eta giro ona IX. Intxixu Trailen

Eguraldia lagun izan ez badute ere, jende mordoak jarraitu du mendi lasterketa. Uztapide plazako helmugan izan da HITZA jarraipena egiteko.

Gehiago