"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Uda dela nabarituko da uztaileko kultur ekitaldien agendan

Ekitaldien jarioa txikiagoa da, baina klasikoek zein berritasunek ez dute hutsik egingo. Kalea gehiago zapalduko da.

tio teronen semeak Tio Teronen Semeek 'Haurreskolari' aurkeztuko dute hilaren 13ean [Arg.: instagrama/tioteronensemeak].

Herriko eragile eta erakundeek osatutako agendaren berri eman dute. Aurreko hilabeteetako programazioek ekitaldi gehiago zituzten, baina ez da kulturarekin zein beste ekitaldiekin gozatzeko aukerarik faltako. Uda izanda, ekitaldietako asko kalean izango dira, eguraldia lagun bada.

Orain arteko ekitaldi klasiko batzuk bueltan izango dira: pasaka txapelketaren jarraipena, Arditurri Eguna, Harri Beltza elkartearen urteroko kontzertua, Lartaunena… eta, nola ez, Iturriozko santiyuk.

Horiez gain, izango dira beste hainbat ekitaldi berezi, hala nola Oiartzun Irratiaren 25. urtemugaren festa edota Tio Teronen Semeen Haurreskolari ikuskizunaren estreinaldia, festa haren barruko ekitaldian.

Azken urteetan errotzen hasi den Kanterri ikastaroa edo kale-antzerki ikuskizuna ere uztailean izango dira.

Agenda pdf formatuan eskuratzeko, egin klik esteka honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.