Festak eztanda egin du Antxon
Bota dute jaien hasierako suziria, hasi dira sanferminak. Aurten bai, olatu gorri batek Gure Zumardia bete du.
Hasi dira sanferminak, hasi da festa Antxon! Ohiko moduan heldu dira gainera, aurten bai, Gure Zumardia zapi gorriz lepo beteta utzi baitute antxotarrek. Txupina bota aurretik, aurtengo jai zuri-gorrietako protagonistak aurkeztu ditu Urko Etxebeste kazetariak: helduen danborradako sukaldari nagusi Pascual Agirre, helduen danborradako Mamen Alvarez kantinera, Basari elkartearen danborradako ordezkari Izaskun Bernedo eta Iñaki Ruiz, Zaharren Tokiaren ordezkari Fermina Bon Alfaya eta Eusebio San Jose Etxeberrigarai eta haurren danborradako Paula Monasterio eta Maialen Pereira kantinerak. Lore sorta bana eman diete denei.
Berezia eta hunkigarria izan da aurtengo jaien hasiera. Batetik, aspaldian entzun gabeko pieza bat jo dutelako, 1979an sortutako Antxotarra martxa. Pasaitarra Musika Elkarteko kide eta zuzendari Ramon Rodriguez Pasadolos Puccini maisuaren omenez, Antxoko historiari egin dion “ekarpen garrantzitsua” nabarmendu nahi izan du aurten Antxoko Jai Batzordeak. Pasaia Txarangaren eskutik, hark sortutako martxak dantzan jarri ditu herritarrak berriro, garai batean bezala.
Bestetik, iazko irailean zendutako Unai Torres antxotarra oso presente izan dute gaur haren kuadrillakoek eta gertukoek. Elizako dorrera bi lagun igo dira, handik txupinazoaren suziria botatzeko. Zendutako lagunaren omenezko kamisetak eraman dituzte haren lagunek, hunkituta. 20:00etan bota dute suziria, eta orduan festa lehertu da Gure Zumardian, zapi gorriz eta oihuz beteta.
Astelehenera bitarte ospatzeko hamaika modu izango dira Antxon. Beheko koadroan egitarau osoa kontsulta daiteke.
Jarraian gaurko sanferminen hasieran HITZAk ateratako argazkiak:
Hilak 4, osteguna:
- 22:00: Afaria norberak ekarritakoarekin Topagunearen gunean. Andoni Ollokiegik girotuko du afaria.
- 22:00: Elektrotxufla Usozetik abiatuta, Papinek antolatuta.
- 23:00: Papin gunearen irekiera Biteri plazan.
- 23:00-3:00: DJ Nemux Mimos tabernan.
- 00:00: DJ Axular plazan.
- 00:00: Lizartxo taldearekin erromeria Topagunean.
- 00:00: DJ Esam Papinen.
- 3:00: DJ Unai Muguruza Papinen.
Hilak 5, ostirala (Gazte Eguna):
- 6:30: Diana.
- 11:00: Haurren pala txapelketa Ibaiondon.
- 13:00: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
- 13:30: DJ Iratirekin bermuteke girotua Topagunean.
- 15:00: Gazte bazkaria Topagunean. Ondoren, Garazi eta Salaren kantaldia.
- 16:00-18:00: Hilketarik gabeko haur arrantza txapelketa jokatuko dute Marealtan, Galepertarrak elkarteak antolatuta.
- 19:00: Matraka elektrotxaranga herrian barrena, Topaguneak antolatuta.
- 19:00: Erromeria Alkarkide txarangarekin Mimos tabernaren aurrealdean.
- 20:00: Mane Galinha Papinen.
- 21:15: Inhar Kone Papinen.
- 21:30: Helduen danborradako partaideen afaria Zaharren Tokian.
- 22:30: Irune Muguruza Papinen.
- 22:00: La Txama taldearen kontzertua Topagunean.
- 23:00-6:30: DJ Iker Rodriguez Mimos tabernan.
- 23:30: Akerbeltz Gure Zumardiko oholtza nagusian.
- 00:00: Lasa Papinen.
- 00:00: Helduen danborrada herrian barrena.
- 00:00: DJ Axular tabernan.
- 2:00: Khris Rios Papinen.
- 3:00: DJ La Fulana Topagunean.
- 4:00: Charles Ramirez Papinen.
Hilak 5, larunbata (Euskal Jaia):
- 6:30: Diana.
- 10:00-12:00: Plater tiraketa lokala Hondarribiko tiro zelaian, Galepertarrak elkarteak antolatuta.
- 13:00: Erraldoiak eta buruhandiak.
- 13:00: Nafarroako jotak Gure Zumardiko oholtzan.
- 16:00-18:00: Zirku tailerra Topagunean.
- 16:00: Mus txapelketa Hogei tabernan.
- 17:00. Helduen danborradaren Berrara igotzea.
- 18:30: Bertsolariak Mimos tabernan: Amets Arzallus, Oihane Bartra, Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal.
- 19:00: Basari elkartearen danborradako luntxa elkartearen parean.
- 20:30: Salbea San Fermin elizan.
- 22:45: La Mala Ruina taldearen kontzertua Papinen.
- 23:00-6:30: DJ Iker Rodriguez Mimos tabernan.
- 23:00: Dantzaldia Luhartz taldearekin Gure Zumardiko oholtzan.
- 00:00: DJa Axular tabernan.
- 00:00: Kulto Kultibo Papinen.
- 1:00: DJ Txita (DJ Jalajabetei) Topagunearen eskutik.
- 1:30: Josetxu Piperrak Papinen.
- 3:00: DJ Itzalpeko Laguna Papinen.
Hilak 7, igandea (San Fermin Eguna):
- 6:30: Diana.
- 11:00: Haurren pala finala.
- 12:00-18:00: Marmitako txapelketa eta ondoren bazkari herrikoia eta mariatxia.
- 12:00: Meza nagusia San Fermin elizan.
- 14:30: Saltseroen bazkaria Biteri plazan. Ondoren, Tximeleta txaranga.
- 17:30: Haur danborrada herriko kaleetan barrena, erraldoia eta buruhandiekin batera. Ondoren, merienda.
- 18:00: Basari elkartearen herri kirolak Gure Zumardian.
- 20:00: Muxikoak Gure Zumardian.
- 19:00-3:00: DJ Nemux Mimos tabernan.
- 20:00: Modestorekin dantzaldia Papinen.
- 22:30: Playback lehiaketa Topagunean.
- 00:00: Modus Operandiren kontzertua Gure Zumardian. Ondoren, Kuadrillen DJ gaua Topagunean.
- 00:00: DJa Axular tabernan.
- 00:00: DJ Sagar Papinen.
- 2:00: Kuadrillen DJak Papinen.
Hilak 8, astelehena (Haurren Eguna):
- 06:30: Diana.
- 11:00-13:00: Puzgarriak Gure Zumardian.
- 11:00-13:00: Karabina txapelketa haur eta helduentzat Biteri plazan.
- 11:30: Toka eta poteko banakako txapelketa Zaharren Tokian.
- 12:30: Zaharren Tokiko jarduera guztien sari banaketa.
- 13:00: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
- 14:30: Haur bazkaria Biteri plazan, Xaxordak antolatuta.
- 14:30: Bazkari herrikoia Zaharren Tokian, eta dantzaldia 17:00etatik aurrera. Ondoren, Mus eta partxis txapelketak.
- 18:00: Eriz magoa Biteriko oholtzan. Ondoren, haurrentzako txokolatada.
- 20:00: Mikel Bermejoren bakarrizketa Papinen.
- 23:30: Zezensuzkoa.
- 00:00: Gaixoa ni abestuko dute, jaiei bukaera emateko.