Aragoiko Pirinioetara egingo dute irteera Itsastarrekoek, asteburuan
Uztailaren 20 eta 21 artean joango dira Aragoiko Pirinioetara, eta Borreguil de la Cuca (2.096m) eta Astun tontorra (2.280m) igoko dituzte.
Itsastarrak taldekoak Aragoiko Pirinioetara joango dira asteburuan, uztailaren 20tik 21era, Borreguil de la Cuca (2.096m) eta Astun tontorra (2.280m) igotzera. Bazkideek 90 euro ordaindu beharko dituzte; besteek, berriz, 95 euro. Irteera ordua ere zehaztu dute: 06:30ean Trintxerpeko kaitik abiatuko dira. Hala ere, Garberan (06:35ean) eta Andoainen (06:50ean) autobusera igotzeko aukera ere egongo da.
Dagoeneko eman dute antolatzaileek egun bakoitzean egingo duten ibilbidearen berri, eta, lehen egunean, uztailaren 20an, Canfranc Estación herritik abiatuko dira gero Estivellas amildegitik igotzeko. Jaitsiera ere bide beretik egingo dute, baina bidearen zati batean lekualdatu egingo dira. Bidea Canfranc Estacióneko elizan amaituko dute, eta herria zeharkatu ostean iritsiko dira autobusera. Orotara, sei orduko mendi ibilaldia izango da, eta zailtasun gutxikoa dela azpimarratu dute.
Aldiz, igandean, uztailaren 21ean, ibilbide zirkular bat egingo dute, Astunen hasi eta ondorioz, Astunen bertan amaituko dena. Astunetik emango diote hasiera bideari, eta Escalar amildegian barrena jarraituko dute. Bidean aurrera egin eta hurrengo geltokia Col des Moines izango izango da, eta, handik, azken puntura joko dute: Astun tontorrera. Behin mendiaren gorenean, Malacara tontorrera jaitsiko dira, eta handik Astunera joko dute. Ibilbide honek ere sei orduko iraupena izango du, eta hau ere zailtasun txikikoa dela diote Itsastarrek.
Aguilako aterpean egingo dute lo ibiltariek, eta toalla, lo zakua eta mantak eramateko deia egin dute. Hala ere, zehaztasun gehiagorako, egin klik hemen.
