2024/7

Ekiherrik udaran muntatuko du lehen instalazioa

Egiluze ikastetxearekin lankidetzan muntatuko du lehen instalazio hori Ekiherri komunitate energetikoak. 170 bazkidek partekatu ahalko dute instalazio horren autokontsumoa.

Aparkalekuen araudiari ekarpenak egiteko epea, zabalik

Barrutikako saioak bukatutzat eman ditu udalak, eta orain, ekarpenak jasotzen hasiko da. Lau bilerak "irekiak eta aberasgarriak" izan direla dio.

835 herritarrek hartu dute parte auzo batzarretan

Balorazio "positiboa" egin du Aizpea Otaegik, eta urtetik urtera herritar gehiagok parte hartzen dutela azaldu. Horiei guztiei esker ona azaldu die, parte hartzeagatik, baita egin dituzten ekarpenengatik ere, gobernu taldearen izenean.

Plazara aterako dute euskal dantza

Erromeria eguna egungo du hogeita laugarrenez hilaren 13an. Herritarrak baserritar jantziak soinean, plazara deitu dituzte.

[Eguneraketa] Zabaldu dute Andra Mari kalerako sarbidea

Andra Mari kaleko lokal batean gas usaina sumatu dutela-eta, bada ezpada segurtasun itxiera perimetrala egin dute udaltzainek suhiltzaileek ingurua ikuskatzen duten bitartean.

San Pantaleon eguna antolatzen hasi dira

Donibaneko Jai Batzordeak jakinarazi du sardina postua jarri nahi duten kuadrillek izena emateko aukera dutela jada, hilaren 12ra bitarte.

Palestinaren aldeko aldarria, Donosti Cup txapelketan ere presente

Fanderiako zelaian jokatutako partidetako batean Palestinako Burj Al-Luqluq SCS taldea aritu da. Jokalariek beraiek zein zelaira bertaratutako hainbat lagunek Palestinaren aldeko aldarria zabaldu dute.

Berritasunez beterik dator aurtengo Karmengo Jaietako 5K lasterketa

Helduen lasterketan 200dik gora lagunek izena eman dute jada. Trikaia atletismo taldeak jauzi bat eman nahi izan du aurten, ez da lasterketa bakarra izango.

Hondakinen ordenantza berria "onuragarria" izango dela uste du EAJk

Astearteko osoko bilkuran onartutako etxeko eta merkataritzako hondakinen udal ordenantzaz aritu dira jeltzaleak. Udal gobernuak "herritarrak sentsibilizatzearen alde egin" izana txalotu dute, "eredu bat inposatu beharrean".

Albaolako bi ordezkari Atlantic Challenge Internationalen ariko dira

Ane Antxustegietxarte eta Eider Arruti Greens Islandera joango dira Euskal Herria lehiaketan ordezkatzeko asmoz.

Gehiago