Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Urtea bukatu bitarte, kultur egitarau "oparoa" Pasaian

20tik gora ekitaldiz gozatu ahal izango dute pasaitarrek abendura bitarte. Lau barrutietan izango da zerekin gozatu.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/09/19

Datorren abendura bitarte kulturaz gozatzeko hamaika aukera izango dira Pasaian. Urtea bukatu bitarteko kultur egitaraua aurkeztu dute gaur Aitor Brion Kultura eta ondareko zinegotziak, Beatriz Caballero Kultur teknikariak, Alazne Mendikute Jaietako teknikariak, Aitziber Zinkunegi liburutegietako arduradunak eta Gorka Miranda Pasaia Musikaleko zuzendariak. “Oparoa” izango dela aurreratu dute.

Zinegotziak hartu du hitza lehenik. Adierazi duenez, 20tik gora egitasmo bildu dituzte kultur programazioan: antzerkia, musika, literatura, dantza, filmak, erakusketak… Lau barrutietan denetik izango dela esan du.

Gaur aurkeztu duten egitarauari bihar (hilak 20) emango diote hasiera, Eutsi Ramon! antzerkiarekin. Egitarau horren barruan, datozen zenbat hitzordu nabarmendu dituzte: bihar (hilak 20) Antxoko Biteri plazan egingo duten Zinema Kalearen azken emanaldia, San Pedroko Mendi Jaiak, igandeko Tabuen Kutxatik Oholtzara izeneko bertso saio musikatu solidarioa edota Kontu Kantari egitasmoaren azken bi emanaldiak

Liburutegietan ere eskaintza zabala izango dela iragarri du Zinkunegik. Ipuin kontaketak, Irakurketa Kluba eta liburu aurkezpenak izango dira, besteak beste.

Ordainketa behar duten emanaldietako sarrerak Bibe plataforman izango dira salgai, baina leihatiletan ere erosteko aukera izango da. “Pasaitar guztiak kulturaz gozatzera” animatu ditu azkenik Brionek.

Hemen klik eginda, agenda osoa kontsulta daiteke.

Pasaiako Kultura mahaia
Gaurko aurkezpenari bukaera emateko, zinegotziak aipatu du Pasaiako Udala lanean ari dela jada Pasaiako Kultur mahai osatzeko. “Diziplina guztietako eragileen bilgunea izateko asmoarekin” hasi dira lanean. Bertan, beste gai askoren artean, Pasaiako Kultur Plan Estrategikoa (2025-2030) eztabaidatuko dute. Aurreikuspenen arabera, azaroan egingo dute lehen bilkura. Herriko eragileekin bilera erronda bat ere hasiko du udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.