Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Pasaia Antifaxista: "Segurtasunaren izenean ezin dugu gure herriaren bizikidetza kolokan jarri"

Pasai Doninabeko Santiago plazan bildu dira herritarrak azken asteetako "mezu eta indarkeria faxistaren eta arrazistaren" kontra. Herri integratzailea izateko "norabide berri" baten alde egin dute.

Santiago plazan elkartu dira herri integratzailea eraikitzeko "norabide berri" baten alde.
Alaine Aranburu Etxegoien
Pasaia
2024/10/19

Herritarrek bultzatutako Pasaia Antifaxista taldeak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Pasai Donibaneko Santiago plazan. Azken asteetan Trintxerpeko Araneder kalean bizi diren atzerritarrak kanporatzeko indarkeria faxista gogor gaitzetsi dute eta Pasaian “elkarbizitzarako deia” luzatu dute.

“Liskarrak, lapurretak edota mehatxuak” egitea egotzi dieten atzerritarrek “segurtasuna arriskuan” jartzen dutenaren diskurtsoa irauli nahi izan dute. Taldearen arabera, bizilagunek adierazitako segurtasun falta horren aurrean bizilagunek “poliziaren presentzia handitzea” eskatu badute ere, “argi” geratu da poliziaren presentziak eta atzerritarrekiko jazarpenak arazoa ez duela konponduko.

Aitzitik, indarkeria “intentsifikatu eta biolentatuko” duela agerian geratu dela adierazi du Pasaia Antifaxistak. “Mobilizazioak hasi zirenetik Pasaian jatorri magrebtarreko pertsonekiko errepresioa eman baita. Hori gutxi balitz, mobilizazio hauetan inpunitate osoz egon dira haien aurkako jipoiak ere” salatu dute.

Herrian gertatzen ari den egoera hau ez dela “egoera isolatua” azaldu dute eta gogoratu dute Donostian, Euskal Herrian eta Europan hedatzen ari den “diskurtso eta kultura arrazisten logika berdinaren” ildotik doazen mugimenduak direla. Kasu horietan guztietan “atzerritar guztien kontrako mezuak eta praktikak” zabaltzen ari dira taldearen esanetan.

Gogoratu dute migratzeko arrazoien artean “gerra, gosete edota mafietatik ihes egitea” daudela haien buruak salbatzeko helburuz. Euskal Herrira “bizitza hobe baten bila” datozela nabarmendu dute, baina, dena den, Euskal Herrira iristean “kontrakoa” jasotzen dutela deitoratu dute, hala nola, bazterketa, seinalamendua, diskriminazioa edota instituzioen aldetik jazarpena.

Euskal Herriko langile klasearen estratu egonkorrenak “atzerritarren lan indarraren debaluazioari eta bertako lurrak ustiatzeari esker” hemengo bizi kalitatea mantendu duela oroitu dute eta hau urteetan zehar gertatzen ari dela seinalatu dute, “ongizate estatuari bide emanez”, hain zuzen ere. “Orain urte luzetan bizi izan ditugun baldintzek sortu dituzten ondorioak gurera etorri edo gure etxe azpian ditugunean arazo bilakatzen dira” gaitzetsi dute.

Ondorio horiek jazotzen direnean erantzuleak seinalatu beharrean atzerritarrak salatzen direla egoeraren erantzule moduan deitoratu du Pasaia Antifaxistak. Bien bitartean, Afrika, Latinoamerika eta Asiako herrialdeak esplotatzen ari dira batzuk “mendebaldeko gutxi batzuen kapital metaketari eusteko” eta haiek jo dituzte migratu behar izan dutenen jatorrizko herrialdeko “etengabeko miseriaren” erantzuletzat. “Orain krisiak sortzen dituen lehenengo ondorioak ikusten ari gara eta jendarteak ondorio horien erantzuleak seinalatu ordez miseria eta heriotzatik ihes egiten dutenak seinalatzen ditugu”.

Irakurketaren bukaeran herrian elkarbizitzarako deia luzatu dute eta hedabideen bitartez zabaldu diren “mezu faxistak eta arrazistak” Pasaiara iritsi direla ohartarazi dute. “Segurtasunaren izenean ezin dugu gure herriaren bizikidetza kolokan jarri eta gertatzen ari den indarkeria oldarraldi honek horixe egin du” salatu dute. Pasaia “herri integratzailea” izatea nahi dutenei zuzendu da Pasaia Antifaxista eta “norabide berri bat” hartzeko proposamena egin dute, diskurtso eta jarrera faxistak eta arrazistak ez onartzeko.

 

Erlazionatutako edukia“Arrazismoaren eta faxismoaren kontrako” herri argazkia aterako dute bihar Donibanen“Diskurtso faxista naturaltasunez zabaltzen ari da gure kaleetan”Iraitz Pazos: “Ez dugu baimenduko indarkeriaren bidez norberak justizia bere esku hartzea”Egunero kalera ateratzeko deia egin dute“Pasaian ez dute lekurik indarkeriazko ekintza edo portaerek, datozen lekutik datozela ere”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.