Klima-Orratzen hurrengo bilkura, hilaren 19an
Etorkizun hurbilean klima aldaketak eragingo dituen kalteei elkarlanean erantzuteko lanean jarraitzen dute sanpedrotarrek. Hurrengo bilkura irekiaren berri eman du udalak.
Argazkia: Christine Ordoqui Etorkizun hurbilean klima aldaketak eragingo dituen kalteei elkarlanean erantzuteko lanean jarri dira sanpedrotarrak. Klima-Orratz izeneko proiektua abiatu zuten joan den urrian, norbanako eta eragileak elkartzen hasi ziren, bilera erronda bat abiatuz. Honetan, besteak beste, “larrialdi klimatikoaren ondorioen aurrean herritar guztiak babestuta izango dituen kostaldeko herria” izateko bide orria definitzen ari dira, “komunitatearen saretzean oinarrituta soluzio berritzaile eta naturalak sortuko dituena larrialdi klimatikoari aurrea hartzeko” asmoz.
Erronda honen hurrengo hitzorduaren berri eman du udalak: hilaren 19an (osteguna da), 17:00etatik 19:00etara, San Pedroko udal aretoan.
Egitasmoa San Pedron abiatu badute ere, baina gainerako barrutietara zabalduko dute datozen hiletan.
Egitasmoaren gaineko xehetasun eta informazio gehiago erreportaje honetan kontsulta daiteke.
