Kontzertu solidarioa Pasaian
Bigarren kontzertu solidario bat eskainiko dute ostiralean (hilak 20) Illunbe Orkestrak eta Easo Abesbatzako beteranoak. Oraingo honetan etxean ariko di
Valentzian hildakoak eta kalte ikaragarriak utzi ditu denboraleak. Bigarren kontzertu solidario bat eskainiko dute ostiralean (hilak 20) Illunbe Orkestrak eta Easo Abesbatzako beteranoak. Oraingo honetan etxean ariko dira, Trintxerpeko Karmengo Ama parrokian.
Kutsu solidarioa izango du ostiralekoak ere, jasotako diru guztia Valentzian (Herrialde Katalanak) urri bukaeran izan zen denboraleak eragindako hondamendia pairatu dutenei bideratuko baitiete. Valentziara bidaltzeko dirua biltzeko poltsa bat jarriko dute elizaren sarreran, herritarrek dirua bertan utz dezaten.
