Jaizkibel draga ontziaren maketa bat jaso du dohaintzan udalak

Juan Enrique Bengoetxea errenteriarrak lagatu dio maketa udalari. Udaleko iturrien arabera, maketa hori "Pasaiako itsas historia aberatsa omentzen duen erreplika zehatza" da.

Aldakoenea auzo-udalak ostiralean zabalduko ditu ateak

Mugarri garrantzitsua izango da Aldakonearen irekiera Beraun, Galtzaraborda, Kaputxinoak, Igantzi eta Alaberga goiko auzotarrentzat.

mokollo baga biga liga

[Argazki galeria] Plaza kantxa bihurtu dute, bolei partidak 'biyurrienak' jokatzeko

'Baga, Biga, Liga'-ren lehenengo jardunaldia jokatu zuten larunbatean. Egun osoan giro ederra jarri zuten plazan eta inguruetan.

txara parkea

Orientazio Ligako proba, martxoaren 2an, Oiartzunen

Gipuzkoako ligako zortzigarren ekitaldiko lehen proba izango da. Nahi duenak eman dezake izena, bakarka, taldeka edo familian.

Gertu izan dute garaipena

Hibaikako ontziak txukun aritu dira oro har, Gipuzkoako Batel Txapelketaren laugarren jardunaldian.

mirene begiristain

Mirene Begiristainek jasoko du Labore Oarsoren III. Amalur Saria

Elikadura sistemen ikertzaile da Begiristain. Horrez gain, teoria praktikan jartzen duen militante ere bada, hainbat proiektutan buru-belarri ari baita.

Bizikletek Pasaiako motoran doan bidaiatzea onar dezatela eskatu dute

Azahara Dominguez diputatuak eskaera egin berri dio Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren batzarrari. Eskaera onartzen denean, ez da txartel gehigarririk ordaindu beharko bizikletengatik.

Batel liga: San Pedrok hiru, San Juanek hiru

Gipuzkoako Batel Ligako laugarren jardunaldia izan zen jokoan atzo Urumea ibaian. Pasaitarren nagusitasuna, berriz ere agerian.

indarkeria matxista

"Palestina desagerraraztea da estatu sionistaren helburu behinena; genozidioa da"

Eskaera argia egin die Orereta Palestinarekin Herri dinamikak Euskal Herriko zein nazioarteko erakundeei, "ez zaitezte genozidio honen konplize izan, are gutxiago gure izenean".

Pasaiako erregeen desfile guztiak, bertan behera

Eguraldi txarra medio, lau barrutietako errege kabalgatak bertan behera uzteko erabakia hartu dute. Gutunak, ordea, jasoko dituzte erregeek.

Lezoko Erregeen desfilea, bertan behera

Eguraldi txarra egingo duelako utzi dute bertan behera desfilea. Haurren gutunak 19:00etatik haurrera jasoko dituzte, Karlos Saldisen.

sultanaren ametsa oiartzun

'Sultanaren ametsa' ipuin feminista, Landetxeko pantailan

Animaziozko filmaren emanaldia antolatu du udalak hilaren 11rako. Sarrerak salgai daude udalaren webgunean.

Tom eta Jerry filma eskainiko dute, hilaren 13an

Pasaiako Zinema Txikia egitasmoaren baitan, Juanba Berasategin eskainiko dute filma, arratsaldeko 17:30ean. Sarrerak erreserbatu behar dira.

hesia urraturik

Xabier Lete omentzen duen 'Hesia urraturik' ikuskizuna, hilaren 14an

Joxan Goikoetxearen zuzendaritzapean, musikari eta koristak igoko dira Landetxeko oholtzara. Sarrerak salgai daude jada.

Bilboko manifestaziorako autobusak antolatu ditu Sarek

Goizez eta arratsaldez antolatu ditu autobusak Sarek hilaren 13ko euskal presoen aldeko Bilboko manifestaziora joateko. Ohiko lekuetan eros daitezke txartelak.

Pasaiako Jabetze Eskola, hamargarrenez martxan

Hilaren 31n hasiko dira Pasaiako emakumeei begirako neguko eta udaberriko programako ikastaroak. Denboraldi berrirako, bost tailer eskainiko dira. Izen-emateak hilaren 15etik 30era bitartean egin behar dira.

Errege Magoen desfilea Errenteria-Oreretan.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errenteria-Oreretan izango dira

Errege Magoen kabalgata 18:00etan abiatuko da Tulle kaletik. Erdialdeko kaleak pasata, Jose Luis Caso aretoan familiei harrera egingo diete Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek.

Argazki jendetsua osatzera deitu dute Pasaiako eta Lezoko Sarek

San Pedroko lonjan aterako dute argazki erraldoia, 12:00etan. Hilaren 13ko manifestaziorako herrietan zerrendak jarrita daude.

Otsailean Urdaburuk antolatutako ipar martxa irteeraren irudi bat

Ipar martxa irteera Urdabururekin

Hilaren 13an egingo dute, bi aukera izango dira, eta eguraldiaren arabera erabakiko dute zein egin.

Gehiago