Pasaiako portutik bederatzi miliara ontzi bat hondoratzen ari da

Ur bide bat izan du 'Maria Reina Madre' ontziak eta 09:00etan sorospen hotsa egin dute. Tripulazio osoa salbatu dute eta onik dira.

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA.

[Erreportajea] Etxean hasten da itsasoa

Pellet edo mikroplastikoen aferak berria badirudi ere, aspaldiko arazoa dela berretsi du ‘Mater’ Ontzi Museo Ekoaktiboak. Itsasoko plastikoaren kontrako borrokan keinu txikiak «erraldoi» bilaka daitezkeela argi dute.

oiartzungo wikiemakumeak

Inurri lanaren bidez lortu dute iristea ‘wikiOiartzun’ parekidera

Oiartzungo Wikiemakumeak taldea jo eta su ari da biografiak osatzen, fitxaketa berriekin. Herriko gizon eta emakumeen biografien artean parekidetasuna lortu dute. Ez dute geratzeko asmorik.

[Erreportajea] Tutera gertu dagoela azalduko du Piztu Lezok

Martxoaren 15etik 17ra Lezoko gazteek eta Nafarroako Erriberako herrikoek, Korrikaren testuinguruan, elkar ezagutzeko eta elkartruke egitasmoak garatzeko urratsa egingo dute.

16. atariko bizilagunek etxetik kanpo pasa behar izan dute gaua

Teo Alberro alkateak jakinarazi du "prebentzio" neurri bezala hartu duela erabakia udal arkitektoak. Sotoa egoera nahiko kaskarrean geratu dela azaldu dute udaleko iturriek.

Patri Urkizu Sarasua. Irakasle, idazle eta ikertzailea.

“Koldo Mitxelena, Jon Mirande eta Andima Ibiñagabeitia izan ditut gogokoen”

Lezoarrak berriki aurkeztu du ‘Eskribu galduen bila’ liburua. Haren ibilbidearen luze-zabalaren erakusleiho da. Askotariko esparruetan ibilitakoa da Urkizu, emankor, eta sorterriarekin estu lotuta.

Joxe Juan Ugalde Ordoki

Atrakzio parke erraldoiak zabaldu ditu ateak

Azeri dantzak eman die hasiera Inauteriei. Gaurtik asteartera atrakzio parke erraldoia izango da Errenteria-Orereta.

Hasi da Trapujaleren eta lezoarren festa

Hasi dira Lezoko inauteriak, Trapujaleren etorrerarekin. Lezoko Dantzazaleak taldeari aitortza egin diote, Trapujale Sariarekin.

Sutea Antxoko Nafarroa hiribidean

13:15ak aldera piztu da sua Nafarroa hiribideko 16. atariaren ondoan, erabilerarik gabe zegoen lokal batean.

Markel Amat sanpedrotarra, Eskrimako Europako Txapelketara

Fortuna taldeko tiratzaile pasaitarra eta June Ruiz hernaniarra Napolin (Italia) izango dira hilaren 21etik 26ra. Espainiako Federazioak lehen aldiz bi tiratzaile gipuzkoar hautatu ditu. Kadete mailan arituko dira.

Gehiago