
Valverdek hilaren 28an jasoko du saria. Beste hainbat saridun egongo dira, lau guztira. Valverderen ibilbidea saritu nahi dute.

Haurrei begirako iraupen eski ikastaroa egingo du mendizale elkarteak otsailaren 3an.

Azahara Dominguez diputatuak sei alkateei aurkeztutakoaren arabera, ordutegiak zabaldu, ibilbide batzuk zuzendu eta maiztasunak hobetuko dira, herritarren "benetako beharrei" erantzuteko.

Egiari Zor fundazioaren eta lezoarren lanari esker lortu du Saldisek indar polizial edo parapolizialen biktima izan zenaren aitortza.

OTXEk bere lehen ziklo-kros denboraldia bukatu berri du. Klubeko kide gazteek emaitza paregabeak lortu dituzte, eta Iraia Zapirain eta Eneko Olveira txapeldun izan dira. Ane Zubeldiak brontzezko domina lortu du Espainiako Txapelketan.

Azken bi urtean Jantziaren Zentroaren esku jantziak utzi dituztenei eskerrak emateko antolatu dute erakusketa.

'El maestro que prometió el mar' filma proiektatuko dute hilaren 18an, Landetxen. Sarrerak salgai daude.

Diziplina anitzetan aritu zen sortzaileak 80 urte beteko lituzke aurten. Leteren omenezko eskultura inauguratu dute, besteak beste.

Atzoko jokatu zen Itsas Mendi elkartearen Mitxintxolako Igoeraren hamahirugarren ekitaldia. 62 korrikalarik bukatu zuten proba.

Eroso irabazi zuten errenteriarrek, bigarren ontziari zazpi segundoko aldea aterata. Infantiletan eta promesetan garaipenik ez zuten eskuratu, baina oso txukun aritu ziren Zarautzek antolatutako estropadan.