
San Juanek hiru lehen postu lortu zituen Orion egindako estropadan, eta San Pedrok bat. Ohorezko beste postu asko bere egin zituzten arrosek eta moreek.

Herritar talde batek sustatu eta burututa, Gazako sarraskia salatzen duen murala egin dute. Nola gorpuztu den azaldu dute.

Iaz bideratu zuen partida baino %73 handiagoa izango da aurtengoa. Eskaerak egiteko epea irekita dagoela gogorarazi dute.

65 urtetik gorako herritarrei zuzendutako eguneko arreta zerbitzua da. Arreta hori Aiton Borda Elkarteko udal lokalean eskainiko da astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 10:30etik 13:30era.

Eskala handiko proiektu honetan parte hartu nahi duten lau barrutietako biztanleei mediku azterketa sakonak egingo dizkiete 5 urtean behin, datu base handi bat osatzeko. Lezoarrek ere parte hartuko dute.

Hirigune historikoko Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago.

Albaolak Aprendiztegi abiatu zuen 2017an, Nazioarteko Ontzigintza Tradizionaleko Eskola, helburu argi batekin: ogibidea ez galtzea. Ordutik, hainbat arotz pasatu dira Pasaiatik.

Erreleboa behar duten establezimenduei laguntza eskaintzen die Oarsoaldea Garapen Agentziak Berrabiatu programaren bidez, tokiko ekonomia eta saltoki txikien ekosistema bizirik mantentzeko.

Errenteriarrak 2023ko Emakunde Saria jaso berri du sormenaren bidez emakumeen eta nesken duintasunari zein berdintasunari egindako ekarpenagatik. Saria «erosotasunez» jaso duela aitortu du.

Urteko lehen emanaldia jasoko du bihar arratsaldean Donibaneko Juanba Berasategi aretoak. Saio guztietan bezala, doako motora zerbitzua izango dute haur eta guraso pasaitarrek.