
Pentsioei ezarritako KPIaren igoera ez dela nahikoa eros ahalmenari eusteko salatu du Duintasunak. Iztietako anbulatorioaren aurrean bukatu dute protesta, osasun sistema publiko kalitatezkoa exijitzeko.

Ikerketa martxan da oraindik ere sutearen nondik norakoak zehazteko. Hiru pertsona ikerketapean daude gertakariarekin lotuta.

Pasaiako Sarek agerraldia egin zuen atzo, herriko eragile eta norbanakoekin, larunbateko Bilboko manifestaziorako deia egiteko.

EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialista antolakunde berria joan den abenduaren 16an aurkeztu zuten Eibarko Astelena pilotalekuan. Orain eskualdeka ari da aurkezten.

Herrialdeko ligak hamabi estropada puntuagarri izango ditu. Gipuzkoako Txapelketa, apirilaren 13 eta 14an San Pedron.

Hilaren 27an eta 28an egingo du ikastaroa Urdaburu Mendizale elkarteak; plaza kopurua mugatua da.

Goizaldean izan da sutea, Ulia etorbideko 14. zenbakiko logela batean. Bertan zeuden emakumea eta haren hiru seme-alabak onik atera dira.

Legealdiko sei hilabeteen gaineko balorazioa egin dute. Pasaiak "alkate erabakitsu bat" behar duela adierazi dute, "pasaitarrek merezi dituzten aukeretan irmoki sinesten duena".

Herriko eragile eta erakundeek ekitaldi sorta polita antolatu dituzte urtarrilerako. Askotariko ekitaldiak izango dira.

Arrakastatsua izaten ari da Iztietako anbulatorioan egindako murrizketak salatzeko abiatu duten alegazio bilketa kanpaina. Gaur, berriro, 800 sinadura bildu dituzte.