
Txiki gelditu da Agirre Lehendakariaren plazan antolatzaileek jarritako karpa arratsaldean. Atertu ez badu ere sagardoa bota eta bota aritu dira 28 postuetan ari diren boluntarioek.

Gaur jokatu dute sailkapen estropada, eta Hibaikaren Gazte eta Senior Emakumeak, Koxtaperen Senior emakumeak eta Gazte Mutilak, eta Sanpedrotarraren Gazte Mutilak lortu dituzte finalerako txartelak. Koxtape taldeko Kadete Neskak, B txandan ariko dira.

Sagardo Egunaren hogeita hamazazpigarren aldia ospatzen ari dira Errenteria-Oreretan. Euriak ez du zapuztu festa handia.