Larunbatean ospatuko dute 2024an jaiotako oiartzuarren atsolorra
Iaz 66 haur jaio ziren herrian, eta horietatik 37k hartuko dute parte jaialdian. 2014tik egiten diete herriko txikiei ongietorria.

2024an jaiotako haurren atsolorra egingo dute larunbatean –hilak 14– udalak eta herriko familiek. 11:00etan elkartuko dira denak Arizmendieneako lorategian, baina eguraldi txarra eginez gero Landetxen izango da ekitaldia.
Iaz 66 hau jaio ziren Oiartzunen, eta horietatik 37k hartuko dute parte ekitaldiak. Oiartzungo Udalak eta gurasoek elkarlanean antolatu duten atsolorrean haurrei zapiak jartzeaz gain, bertsotan aritzeko eta abesteko aukera izango dute bertaratzen diren familia kideek.
2014. urtean jaiotako oiartzuarrekin hasi ziren udala eta gurasoak atsolorra antolatzen, eta orduz geroztik urtero egiten dute herriko txikienei harrera egiteko festa.