
Gaurtik eta hilaren 31ra bitartean, Donibaneko santioak izango dira. Gaur jaurti du txupina Xatur Telletxeak, eta suziria piztearekin batera, sanjuandarrak zortzi eguneko festa giroan murgildu dira.

OiangozHauren kukañak ez du hutsik egiten. Ikuskizun hutsa da. Oreka ariketa eta zartako artean izan dira partaideak. Ikusleak, gozatzen.

Eider Mendoza ahaldun nagusiak eta Lezoko Udaleko ordezkariek bilera egin dute gaur. Gaintxurizketako lanetan izan dira.

Gurutze Gorriak San Agustin, La Magdalena, Bienvenido, Laguntasuna, El Parque, San Jose, Beti Bizkor eta Arramendipe erretiratuen egoitzak omendu ditu.

Atzo eguerdian 50 urteko elkarbizitza ospatzen duten bikoteei omenaldia egin zien udalak. Bikote bakoitzak lore sorta eta oroigarri bana jaso zuen.

Itziar Aizkorreta Arruabarrenari eta Jose Luis Etxarri Gereñori aitortza egin zieten atzo Aiton Amonen Aterpean. Ikurrina igo zuten.

Botiltzar prebentzio programak Donibaneko santioetan lur hartuko du hilaren 30ean. Kalean alkohola kontsumitzen duten nerabe eta gazteei begirakoa da.

Hondarribiarako norantzakokoa Muebles Rey parean dago, eta Donostiaranzkoa Euskotrenen geltokiaren ondoan.