Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaUdala

Europatik 5,5 milioi euro iritsiko dira Oarsoaldera

Oarsoaldeko lau alkateek elkarrekin egin dute Europatik jasoko duten finantziazioaren aurkezpena. Herri bakoitzak bere proiektu nabarmenenak aurkeztu ditu.

Oarsoaldeko lau alkateak, aurkezpenean.
Urko Iridoy Alzelai
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2025/10/16

PAI Oarsoaldeako Jarduketa Integratuko Plana garatzeko, Europatik 5,5 milioi euroko diru laguntza jaso dute Oarsoaldeko lau herriek. “Oarsoaldeak modu bateratuan lan egiteko eta eskualdeko erronkei koordinatuta lan egiteko gaitasuna baduela erakutsi du”, adierazi du Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak. Proiektuaren aurkezpena egiteko, Lezoko, Oiartzungo, Pasaiako eta Errenteriako alkateak elkartu dira.

Oarsoaldekoa izan da Europako Garapen Eskualdeko funtsetatik laguntza jasoko duen Gipuzkoako proiektu bakarra. “14 milioi eurotik gorako inbertsio plana aurkeztu dugu, 2025-2029 aldirako, eta ia %40ko finantziazioa jaso dugu”, esan du Otaegik. Proiektua elkar lanean aurkeztu izanak esanahi handia du lau herrien alkateentzat.

Jasotako diru laguntzak, herriz herri, hurrengoetan gastatuko dituzte:

Pasaia

Pasaiak 2,7 milioi euroko proiektuak kudeatuko ditu, eta 1,1 milioi euro jasoko ditu gutxi gorabehera EGEF diru-laguntzen bidez. Nabarmenenak hurrengoak dira:

  • Hurbileko ekonomiaren sustapena: 32.100 euro.
  • Andonaegiko espazio publikoaren birsorkuntza (2. fasea): 963.000 euro. Andonaegin hasitako hiri-eraldaketari jarraipena ematea, irisgarritasuna, espazio publikoa eta auzotarren bizi-kalitatea hobetuz.
  • Azkuene parke periurbanoko baratze eta inguruneen berroneratzea: 1.103.170 euro.
  • Bazterkeria-arriskuan dauden pertsonentzat eguneko zentroa, Lezo eta Oiartzun udalerriekin batera: 594.442 euro.

Errenteria

Errenteriako Udalak 2,4 milioi euro jasoko ditu Europako funtsen bidez, eta horrek udal-inbertsioen %35 baino gehiago estaliko du (6,8 milioi euro, 2025–2029 aldirako).

Jarduerak Galtzarabordako biziberritzea eta espazio publikoen hobekuntza izango ditu ardatz:

  • Urdaburu Parkearen berritzea eta naturaltzea: 3.120.601 euro.
  • Parke eta Mandoegi kaleen berrurbanizazioa: 1.009.384 euro.
  • Haurreskola berria eraikitzea, 2026an lanak hastea aurreikusita: 227.203,80 euro.
  • Arditurri Bide Berdearen hobekuntzak, Oiartzunekin elkarlanean, eskualdeko ardatz berdea eta bidegorri-sarea indartzeko: 678.368 euro.
  • Beraungo merkataritza-guneen dinamizazioa: 642.000 euro.

Lezo

Lezoko Udalak 2 milioi eurotik gorako inbertsioak mobilizatuko ditu eta Europako funtsetatik 750.000 euro. jasoko ditu. Proiektuak udalerriko irisgarritasuna, bizigarritasuna eta gizarte-inklusioa hobetzea dute helburu. Nabarmenenak hauek dira:

  • Jaizkibel Hiribidearen birsorkuntza eta sare oinezko- eta bizikleta-sarearen osaketa: 858.121,95 euro. Udalerriko mugikortasun jasangarria eta oinezkoentzako espazioak indartzeko ekimena.
  • Altamira auzoko eta beste eremu batzuetako espazio publikoen berroneratzea: 592.173,52 euro. Espazio publikoen eta irisgarritasunaren hobekuntza, auzoen berroneratzea sustatuz. Lezoko Aralar kaleko espazio publikoaren berroneratzea, SCORE programaren jarraipen gisa. 
  • Bazterkeria-arriskuan dauden pertsonentzat eguneko zentroaren egokitzapena: 594.442,84 euro. Lezo, Oiartzun eta Pasaia udalerrien arteko proiektua, inklusiorako eta gizarte-babeserako gunea sortzeko.

Oiartzun

Oiartzungo Udalak ia 4 milioi euro inguruko inbertsioak egingo ditu PAI programaren bidez eta 1,4 milioi jasoko ditu Europako funtsetatik herriko sare berdea, ekonomia lokala eta komunitate-bizitza indartzeko.

Proiektu nagusiak honako hauek dira:

  • Arditurri Bide Berdearen garapena eta oinezkoen eta bizikleten sarearen osaketa: 1.254.040 euro. Mugikortasun jasangarria sustatzeko eta Irun–Donostia ardatzarekin loturak sendotzeko ekintza.
  • Arditurriko meatze irteeraren egokitzapena: 62.792,95 euro. Ingurunea eta irisgarritasuna hobetzeko jarduketa.
  • Arditurri Bide Berdeko interpretazio-zentroaren birgaitzea (Altzibar auzoa): 214.000 euro. Hiri- eta ingurumen-ondarearen balioa nabarmentzeko gunea berritzea.
  • Hurbileko ekonomiaren sustapena: 187.250 euro. Bertako merkataritza eta ekonomia zirkularra indartzeko neurriak.
  • Altzibar auzoko espazio sozial, komunitario eta belaunaldiartekoaren sorrera: 1.605.000 euro. Arditurri Bide Berdearekin lotutako topagune berria, bizikidetza eta komunitate-bizitza sustatzeko.
Erlazionatutako edukiaErrenteriak 2,4 milioi euroko laguntza lortu du Europako funtsetatik1,1 milioi euro Europatik Pasaiara
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.