Unax Landa de Marcos. Pilotaria

"Asko motibatu nau Euskal Selekzioarekin jokatu izanak"

Buru-belarri ari da oiartzuarra pilotan. Txikitatik ari da kirol horretan, eta ez du besterik probatu. Euskal Selekzioarekin jokatzeagatik helburu bat bete duela azaldu du.

100 egun greba mugagabean

Pasaiako etxez etxeko langileak berriz ere kalera atera dira gaur, hitzarmen duin eske. Sei hilabeteko borrokaldia bete dute; irailaren 1etik greba mugagabean dira.

"Gaur hemen egon ezin duten pertsonei ahotsa ematen jarraitu behar dugu"

Kolonbiako erbesteratuen topaleku bihurtu da gaur Errenteria-Orereta. Jorge Adolfo Freytter Romero elkarteak antolatu du topaketa.

Bihar piztuko dituzte Gabonetako argiak

Udalaren eta Laurak Baten asmoa da Pasaiako saltokien ingurunea eta ikusgarritasuna hobetzea. Horretarako, argi berriak jarri ditu udalak.

Gipuzkoako kostaldeko itsas hondakinak elkarlanean jaso dituzte

Materrek koordinatzen duen Itsas Zaintza Sarearen baitan, zortzi itsas hondakin bilketa egin ziren iragan larunbatean. 140 pertsonak hartu zuten parte, eta 215 kilogramo hondakin bildu zituzten.

"Itxaropenerako garaia da"

Euskararen Eguneko jarduerak egin zituzten atzo Lezon. Euskarak bizi dituen zailtasunak azaldu, eta pizkunderako deia egin zuten.

Fanderiako estalki berriaren egokitasuna aztertzen ari dira

Errenteriako Udalari zigorra eta isuna jarri dizkiola URA agentziak adierazi du PSE-EEk prentsa ohar bidez Costasen araudia urratzeagatik; espedientea zabaldu bai, baina etenda dago, eta zigorrik ez da, momentuz behintzat, Costasen erantzunaren zain.

EUSKARAREN EGUNA

"Euskararen etorkizuna jokoan dagoen honetan, euskaltzaleon garaia da"

Euskara eta hiztun komunitatea larrialdi linguistikoan daudela zehaztu zuten atzoko agerraldian. Hilaren 27ko Pizkundea ekitaldira joateko deia egin zuten.

Koldo Fernandez neguko kanpusa egingo du Oiartzun Kirol Elkarteak

Hilaren 22tik urtarrilaren 2ra bitartean egingo dituzte saioak, 10:00etatik 13:00etara. Izena eman daiteke dagoeneko.

Pakita Ubiriak, mendea

Oiartzunen jaio eta Errenteria-Oreretara bizitzera etorri zen Zulatxipi bordatik. 100 urte bete ditu gaur.

Gaur, kiroldegiko aparkalekua itxita

Zundaketak egin behar dituzte Arraitokin, bertako lurretan kutsadurarik ote den jakiteko.

Azaroak bost igande dituelako, Muxiko Festa

11:00etatik muxikoen tailerra egingo dute Gurutze Santuaren plazan, eta ondoren, ikasitakoarekin dantzaldia.

Astelehenetik aurrera banatuko dituzte udal egutegiak

2026ko udal egutegiak Pasaiako HAZ bulegoetan jaso ahal izango dira, 08:00etatik 14:00etara. Doakoak dira eta pasaitar bakoitzak ale bat hartu ahal izango du.

Esku huskako pilota profesionaleko partidak, bihar Madalensoron

Artola eta Imazek osatutako bikoteak Larrazabal eta Mariezkurrena II.ren kontra jokatuko dute. Bestalde, Nazioen Ligako finalean izango da Unax Landa, Euskal Selekzioarekin.

Haatiken 'Ots' obra, igandean, Donibanen

Dantza konpainia antxotarrak Donibaneko Juanba Berasategin taularatuko du obra, 19:00etan. Sarrerak eskuragarri daude Bibe plataforman.

madalensoro

Txost eta Oiarpeko kirolarien asteburuko partidak

Gaur (hilak 28), bihar eta etzi artean zenbait partida jokatuko dituzte Txost zein Oiarpeko kirolariek. Hona hemen hitzorduak.

Oiartzungo futbol taldeen partidak, hemen

Datozen egunetan zenbait partida jokatuko dituzte Oiartzun Kirol Elkarteko kirolariek etxean zein kanpoan. Kontsultatu ordutegiak klik eginda.

Hasi dira Ereñotzuko zentral hidroelektrikoan natura zaharberritzeko lanak

Hernaniko Ereñotzu auzoko zentral hidroelektriko zahar hori Errenteriaren Udalaren jabetzakoa da, eta bertako instalazio guztiak Urumea Ibaia Kontserbazio Bereziko Eremuaren naturgune babestuaren barruan daude.

pilotalekua1

Asteburu beroa kirol arloan

Gaur (ostirala) eta bihar pilota partidak izango dira Koldobike Gezala pilotalekuan. Plazetak bost partida jasoko ditu.

Gehiago