Kabaret post-apokaliptikoa egingo du Orgasmok hilaren 26an

19:01ean erakusketa jarriko dute ikusgai, eta segidan afaltzeari ekingo diote. Emanaldia 21:37an hasiko da. Eros daitezke sarrerak dagoeneko.

Udal foroa egin dute ikasleekin Oiartzungo udaletxean

Udal ordezkariak eta ikastetxeetako ikasleen ordezkariak elkartu ziren atzo, eta burututako zein etorkizunean egingo dituzten jarduerak azaldu zituzten.

Donibaneko eta Lezoko boluntarioak Saharan gogor lanean

Bixi Bixi elkartearen ekimenez, hainbat herritar Saharan dira laguntza, babes eta boluntario lanak egiten. Besteak beste, gaixoen txostenak informatizatzen ari dira.

"Euskara zugan, nigan, gugan"

Gaur abenduaren 3a da, Euskararen Nazioarteko Eguna, eta Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek adierazpen instituzional bateratu bat argitaratu dute.

Euskararen Eguneko udalaren adierazpena eta ekitaldia, Lezon

Hainbat erakundek adostutako adierazpenarekin bat egin du udalak, eta hainbat konpromiso berretsi ditu. Arratsaldean, ekitaldiak.

Euskararen aldeko adierazpen instituzionala egin du udalak

EUDEL Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen adierazpenarekin bat egin du Errenteriako Udalak.

San Andres Bertso paper lehiaketako txapela jantzi du Legorburuk

Harrera familia batekin dagoen nerabe baten gorabehera eta pentsakizunak eraman ditu Iñigo Legorburuk saria ekarri dion bertso sortara.

'Euskaltzaleon garaia da' lelopean, herri argazkia aterako dute gaur

Euskararen eguna da gaur, eta oldarraldiari erantzun aldera, herri argazkia aterako dute 18:00etan, Doneztebe plazan.

'Ezetz jakin!' lehiaketa abiatu du Oiartzungo Mintzalagun egitasmoak

Hilaren 17a izango da galderak erantzuteko azken eguna, eta irabazleak hurrengo egunean iragarriko dituzte. 15 galdera erantzun behar dira.

Aurrekontu "ausartak" bultzatzeko aukera galdu dela uste du EAJk

Hainbat zuzenketa aurkeztu dizkio gobernu taldearen aurrekontu proposamenari EAJk; horiek ez dituztelako onartu "atsekabe sakona" adierazi dute jeltzaleek.

AGENDA

Asteburuan Oarsoaldean zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

'Bakarrik etxean', Zinema Txikian

Antolatzaileek bi saio programatu dituzte larunbaterako: Trintxerpeko Alkateordetzan eta Antxoko Kultur Etxean izango dira, biak ala biak 17:30ean.

'Ahanztura' bakarrizketa egingo du larunbatean Irati Muñozek

Larunbatean (hilak 29) egingo du estreinaldia, Landetxen, 19:00etan. Killirikupe eta Orgasmoren elkarlanaren emaitza da lana.

Zariak Gabon kontzertua emango du Donibanen

Itsas Mendik antolatuta, Errenteria-Oreretako koru eskola San Joan Bataiatzailearen parrokian izango da abenduaren 12an, 20:00etatik aurrera.

Elkartasun keinua egiteko aukera, astelehenean

Lezoko Odol Emaileen Taldeak saioa antolatu du abenduaren 1erako (astelehena). Anbulatoriora joan behar dute elkartasun keinua egin nahi dutenak.

Lurdes Iriondo Mujika omenduko dute egunotan

Iriondo ardatz duen filma proiektatuko dute gaur, eta, bihar, berriz, haren inguruko emanaldi artistikoa egingo dute.

Kaleko esku hartze artistikoen lehiaketa antolatu du Auzoaren Arimak proiektuak

Proiektuak bost proposamen sortzaile lortu nahi ditu Errenteria-Oreretan, Lezon, Oiartzunen eta Pasaian.

Erakusketa Bianditz-Domiko Bizirik taldearen eskutik

Repsolen Domiko izeneko proiektuaren inguruko erakusketa zabaldu du gaur  Bianditz-Domiko Bizirik taldeak.

Lezoko Bidearen zozketa publikoa, astelehenean

1.000 euroko bi sari zozkatuko dituzte abenduaren 1eko 20:15ean Lezoko Bidea pasaportea bete eta entregatu dutenen artean.

El Drogasen bi emanaldietarako sarrerak, agortuta

Oarsomusikak antolatutako Oarsoinua Jaildiaren hamahirugarren ekitaldian joko du iruindarrak. Bi emanaldi egingo ditu, ostiralean eta larunbatean.

Gehiago