93 pertsona eta elkartek eskatu dute hitzordua energia bulegoan

2024an, aurreko urteekin alderatuta, hirukoiztu egin dira energia bulegoak artatu dituen kontsultak. 2023an 27 kontsulta izan ziren; 2024an, 93.

Ultraeskuinaren komunikazio estrategiak aztergai, Jonathan Martinezekin

Bihar, osteguna, izango da hitzaldia EH Bilduk antolatuta, 18:30ean Reina aretoan.

Euskaraldia

Entitateak eta norbanakoak Euskaraldiarekin bat egitera deitu dituzte

Martxoaren 15ean zabalduko dute norbanakoek izena emateko epea; bien bitartean entitateak bat egitera deitu dituzte.

Eguzkik birziklatzera animatu ditu pasaitarrak

Pasaiako hondakin bilketaren afera pil-pilean egon da azken hilabeteetan, datuak kezkagarriak baitira. Datu horiek iraultzeko neurriak hartu ditu udalak, eta horiekin bat egitea eskatu du Eguzkik.

Abartan eta Elorregi, Girizia Mendi Elkartearen proposamen berriak

Martxoaren 9an izango da txangoa, eta izena aurrez eman behar da. Bost ordu eta erdiko ibilbidea izango dela aurreikusi dute.

Irakasleen aldarrikapenak "oztopatzea" egotzi diote Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari

Itxialdia egiteko baimena eskatu dute irakasleek, baina Hezkuntza Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak debekua jarri die. Zenbait irakasleek ordezkaritzaren jarrera salatu dute.

Udaleko ohiko osoko bilkura bihar egingo dute

Diru laguntzen zuriketak; energia bulegoari buruzko hitzarmena eta udal inbentarioaren eguneraketa izango dituzte hizpide, besteak beste.

Pasaiako Udala, euskararen normalizazioan eragiten

Udalbatzak VII. Plangintzaldiari dagozkion Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategiko berria eta hizkuntza ofizialak erabiltzeko hizkuntza irizpideak onartu zituen irailean. Euskararen normalizazioan eredugarri eta eragile izan nahi du Pasaiak.

Noa Vega, Paula Ostiz eta Almudena Morales Ane Santesteban Sariaren irabazleak

Igandean jokatu dute emakumeen txirrindularitza probaren bigarren ekitaldia, Kadete, Junior, 23 urtez azpiko eta Elite kategorietan.

Lezoko inauteriak, piztear

Ostegunean hasiko da Trapujaleren aurtengo aroa herrian. Piztu Lezori aitortza egingo diote. Larunbatgorrirako gaia, 'Zirkua'.

Gehiago