Pasaiako merkatariek bi erakusleiho berri dituzte

Laurak Bat elkarteak eta udalak elkarlanean, bi pantaila jarri dituzte Antxon eta Trintxerpen. Hauetan, informazioa, ordutegiak, promozioak eta oharrak kontsulta daitezke, besteak beste.

Bals eta polken erritmoan hasiko du urtea musika bandak

Urte Berriko kontzertua astelehenean izango da, hilaren 6an, 12:30ean Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian, Alain Aierdi Gurpegik zuzenduta.

Urtarrileko aisialdirako agenda argitaratu dute

Etxeetan banatu duten agendan akats bat dago; Muxikoak hilaren 25ean direla jartzen du, baina hilaren 26an –igandea– da hitzordua.

Emakumeen ekarpen eta izenekin ondutako historian kimu berriak gehitzeko

Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkezteko epea zabaldu du Errenteriako Udalak, hamabosgarrenez.

Eguzki: "Errekastoa ez dute desbideratu zubia eraiki aurretik, aurreikusita bazegoen ere"

Iztieta eta Altzate auzo berria lotu dituen zubia eraiki dutela eta lanak egin aurretik zubi azpian uretaratzen den errekastoa ez dutelako desbideratu azalpenak eskatu ditu Eguzkik.

Taxilarien eremu komuna sortu dute 11 udalerrik

Donostialdeko Taxiaren Erregimen Bereziko Eremua onartu dute 11 udalerrik, Errenteria-Oreretak tartean.

25 urteko jarduna ospatzeko, Oiartzun Irratia Ga-La

Zuzeneko irratsaio baten itxura duen saioa hilaren 24an izango da, Landetxen. Doan da emanaldia, baina gonbidapenak aurrez eskuratu behar dira.

Luzuriaga, eraldaketarako prest

Eraikin historikoa birgaitzeko obren lehen faseari argi berdea eman zion plenoak abendu bukaeran, aho batez. 6 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du proiektuak.

Lezo-Jaizkibel, guztiz beteta beste behin

Urte berria hastearekin batera salgai jarritako dortsal guztiak agortu egin dira. Hilaren 19an ibilbidea ezagutzeko topaketa egingo dute.

Gehiago