Beldurgarria izango da Kalabazaren Bidea

Ate joka da Gau Beltza, beste urte batez. Gero eta gehiago dira Kalabazaren Bidearekin bat egiten ari diren eragileak.

Ahoztar Zelaietak 'El Pradalismo' bere azken liburua aurkeztuko du Gaztañon

Gaztaño auzoko lokalean izango da hilaren 31n, ostirala. Joan den irailean argitaratu zuen liburua Txalaparta argitaletxearen Orreaga sailaren barruan.

Moda desfilea tokiko merkataritza sustatzeko

Moda desfilea antolatu du Errenkoaldek eta horren barruan, Errenteria-Oreretako hamahiru establezimenduk neguko tendentzien erakustaldia egingo dute.

Patri Urkizuri aitortza UNEDen aldizkarian eta 'Egan'-en

Sortzaile lezoarraren gaineko edukiak argitara eman dituzte bi aldizkari horietan, utzi duen arrastoaren seinale.

Etxez etxeko langileek manifestazioak egingo dituzte

Pasaiako zerbitzuko langileek 50 egun baino gehiago daramate greba mugagabean, eta beren egoera aldarrikatzeko, manifestatu egingo dira: bihar Antxon izango dira, eta etzi Donibanen.

Azido erasoak jasan dituzten emakume indiarrak, Pasaian

Indiako Sheroes Hangout egitasmoko kideak Pasaian dira egunotan, Bekoz Bekorekin duten elkarlanaren harira. Udalak erakunde harrera egin die.

'Marmarra' antzezlana egingo dute Landetxen, igandean

Atx Teatroaren lana da, eta Oiartzungo Antzerkizaleek antolatu dute hitzordua. 19:00etan izango da hitzordua, Landetxen.

San Pedro, diseinuzko autoen eta esklusiboen epizentro

San Pedroko lonjak diseinuzko autoen eta auto esklusiboen erakusketa jasoko du asteburuan. Orotara, 50 ibilgailu inguru ikusi ahal izango dira.

Herriko gai eta gune estrategikoen berri izan du aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuen kontseiluak batzarra egin du gaur herrian. Herrian mugarri diren proiektuen berri izan dute herrialdeko hautetsiek.

Udalak ez du kobratuko bertakoen txartelaren urteko mantenu tasa 2026an eta 2027an

Erabaki horren helburua da txartelen izapidetzearen atzerapenei erantzutea eta herritarrak aparkaleku sistema berrira egokitzea erraztea.

Kiroldegiko prezio murriztuak eskatzeko epea ireki du Oiartzungo Udalak

Hilabeterako kuota orokorra 25,34 eurokoa izango da, baina diru sarrera txikiak dituzten bazkideentzat aukera bereziak eskainiko ditu udalak.

Hizkuntzaren Garapenaren Nahasmendua ikusarazteko, emanaldia

Emanaldi berezia egingo du ostiralean, hilak 10, Andra Mari abesbatza & Orkestra TEL Euskadi Hizkuntzaren Garapenaren Nahasmendu elkartearekin batera eta Kutxa Fundazioaren babesarekin Lekuona Fabrikan.

Minbiziaren gaia jorratuko dute haurrekin

Pasaiako liburutegiek eta Asgicer elkarteak 'Pimu ausarta' liburuaren ipuin kontaketak egingo dituzte urrian zehar, lau barrutietako liburutegietan.

Bueltan dira muxikoak

Igandean, hilak 12, egingo du saioa Beti Prest Dantza Taldeak Herriko Plazan.

Oiartzungo futbol taldeen emaitzak

Gizonezkoen lehen taldeak garaipena lortu eta sailkapeneko lehen postuari eusten dio. Emakumezkoenak, aldiz, porrot gogorra jasan zuen Tolosan.

Larunbatean hasiko da San Pedroko Musika eta Abesbatza astea

Eva Ugalderen zuzendaritzapean, Kanta Cantemus Abesbatzak kontzertua eskainiko du barrutiko parrokian, 20:00etatik aurrera eta doan.

Diabetesa hizpide, asteartean, Reina aretoan

Duintasunak antolatuta, AGD Gipuzkoako Diabetes Elkarteko koordinatzaile Arantxa Telleriak azalduko ditu gaitzaren gakoak.

Baserritar jantzien erakusketa zabalduko dute bihar

Azaroan baserritar jantzia ezagutzeko hitzaldi berezia eskainiko du Jantziaren Zentroak.

Derbia jokatuko dute bihar Doniparik eta Antxok

Areto futboleko Pasaiako derbia Donibanen jokatuko da, 18:00etan. Bi taldeek garaipenarekin hasi dute sasoia.

bikila omenaldia

Bere azken liburua aurkeztuko du 'Bikilak' hurrengo ostegunean

'Hau mundu petrala gurea! (Hankaz gora jartzeko ahaleginetan)' liburua maiatzean aurkeztu zuen, eta hainbat aurkezpenen ondoren, Oiartzunen egingo du hurrengoa.

Gehiago