2026/1

Asteazkenean egingo dute urteko lehen osoko bilkura

Hamar puntuko gai zerrenda izango dute aztergai; HAPOa, lankidetza hitzarmenak edota diru laguntzak izango dituzte hizketagai.

hamazazpigarreanean aidanez

'ZuBisualak' ikastaroak emango ditu Iñaki Martiarenak euskaltegietan

'Mattin' ilustratzaileak emango ditu saioak Oarsoaldeko euskaltegietan, eta lehen hitzordua Pasai Antxon izango da.

Berdinduta bukatu dute partida EPLE eta Oberenak

Datorren larunbatean EPLEko erreminta taldea etxean lehiatuko da berriro.

Kontsultatu Oiartzungo futbol taldeen asteburuko emaitzak

Oiartzungo futbolariek hamaika partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak eta zenbait irudi.

Lanak ondo eginda itzuli da Hibaika Portugaletetik

Denboraldiaurreko lehen jaitsieran txukun aritu dira Hibaikaren bi ontziak Portugaleten.

Irungo Atzokoak abesbatzaren emanaldia ermitan, ostiralean

Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak antolatu du emanaldia. 19:30ean izango da, doan.

Gipuzkoako Batel Ligako hirugarrena, bertan behera

Pasaiako Portutik bi ontzi irten behar direla eta 11:30ean ezin da kirol jarduerarik egin bertan.

Pasaia Itsas Festibalaren laugarrena, maiatzaren 14tik 17ra

Itsas eta kultur ondarea goratzen dituen jaialdiaren laugarren edizioa aurkeztu dute gaur Madrilgo Fitur azokan.

81 batel Trintxerpen

Gipuzkoako Batel Ligako hirugarren jardunaldia jasoko du Pasaiako badiak bihar (hilak 24, larunbata). Trintxerpe-Illunbek antolatutako lehian orotara 81 ontzi txikik parte hartuko dute.

Sei traineru, urteko lehen jaitsieran

Hibaika, Ama Guadalupekoa eta Illunbe Trintxerpek urteko lehen traineru jaitsieran ariko dira datorren igandean, hilak 25, Portugaleten (Bizkaia).

Portuak bere jarduerari eutsi dio 2025ean

Pasaiako portuak "egonkortasuna" islatzen duten emaitzekin itxi zuen 2025a. Orotara, 3.415.626 tonako trafikoa izan zuen iaz, 2024ko jarduerari eutsiz.

'Kaka', igandean Gezalan

Korrika Kulturalaren barruko 'komedia ganberroa' jasoko du herriko antzokiak. Gaur, bestalde, haurrentzako txotxongiloak; eta bihar, Lezoko Zinema Ttikia.

Iraganetik atera dute zurgintza tradizionala

Baserriberri programaren bidez egurrezko arotzeria tradizionalaren gaineko prestakuntza jaso dute bederatzi langabek, tartean, Ander Alvarez Narbaiza errenteriarrak.

Egitasmo eoliko erraldoien kontra mobilizatuko dira

Oiartzundik hurbil bi parke eoliko ezarri nahi ditu Repsol enpresak. Horri kontrakotasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute hilaren 29an Lintzirinen.

Oiartzungo El Watan elkartasun jakiak biltzen ari da

Saharara bidaltzeko jakien bilketa egin dute berriki, baina,Haurtzaro Ikastolan, Elizalde Herri Eskolan eta Labore Oarson ere jarri dituzte bilketa guneak.

Eskailera berriak Lezoaundirako

Aurretik zeudenak kendu, eta hormigoizkoak jarri dituzte. Udalak zehaztu du ia 23.000 euroko inbertsioa egin duela.

Lezoko PSE-EEk arrazakeriari aurre egiteko eta kultura aniztasuna kudeatzeko plana eskatu du

Udal talde sozialistaren ustez, udalak ibilbide-orri bat izan behar du udalerrian bizi diren migratzaile atzerritarren gizarteratzea, kultura eta ekonomia bermatzeko.

AGENDA

Asteburuan Oarsoaldean zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Asteartean, odola emateko aukera Trintxerpen

San Pedro eta Trintxerpeko Odol Emaileen Taldeak odol erauzketak egingo ditu Arrandegi kaleko 7. zenbakian, Goyeneche Fundazioaren egoitzan, 16:30etik 20:30era.

Gehiago