Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Badia barruan hasiko da Pasaia Itsas Festibala

18:00etan hasiko da laugarren Pasaia Itsas Festibala. Itsaso mugituagatik, badia barruan izango dira ontziak.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2026/05/14

Gaur hasiko da laugarren Pasaia Itsas Festibala (PIF). 18:00etan hasiko dira itsas ondarearen jaialdiaren ardatz diren ontziak euren edertasuna eta historia jendartean zabaltzen. Aldaketa bat dago hasierako horretan: berez, itsasotik badia barrurako bidea egin behar zuten ontzi horiek, aurreko edizioetan ohikoa izan den bezala. Eguraldiagatik, eta itsasoaren egoeragatik, ez da sarrerarik izango; badia barruan egingo dute PIFaren hasierako ekitaldia, barkuak batez ere San Pedro eta Donibane artean izango dira aurrera-atzera. Badia berriz ere ontzien babesgune seguru izango da. Beste aldaketa bat: gaur gauean lonjako plazan egin beharreko kontzertuak San Pedroko pilotalekura lekualdatu dituzte.

Kanada izango da aurtengoaren herrialde gonbidatua. Eguerdian harrera ofiziala egingo diete hango ordezkari izango direnei udaletxean. Izarra, berriz, San Juan baleontzia. Kanpotik etorriko diren barkuekin errespetu osoz, itzalik handiena izango duena, aurten, San Juan izango da. 12 urtez Albaolan eraikitzen izan ondoren, iazko azaroan ukitu zuen itsasoa, eta PUF bitartean San Pedroko kaian ikusgai izango da.

Gaur, 18:00etako ontzien ikuskizunaz gainera, badira jarduera gehiago. Horiek, eta igandera artekoak (hilaren 17an bukatuko da PIF) beheko zerrendan ikus daitezke. Ekintza puntualez gain, iraunkorrak ere badaude, tartean direlarik azokak, erakusketak, edo ontzietara bisitak. Horien berri izateko baliatu eskeka hau, HITZAk PIFen gainean egindako gehigarri bereziaren PDFa da.

Pasaia Itsas Festibala. Egitaraua.

Gaur, hilak 14 osteguna

  • 18:00. Badiarako itsasontzien sarrerarekin, Pasaia Itsas Festibala hasiko da.
  • Arratsaldean zehar. Sastakai txaranga, Alkar Txiki Euskal Dantza Taldea, eta Lesakako trikitilariak San Pedron eta Donibanen izango dira barrutiak girotzen.
  • 20:00. San Pedroko frontoian, Pedro Pastorren kontzertua.
  • 21:30. San Pedroko frontoian, Beleren kontzertua.

Bihar, hilak 15 ostirala

  • Goizean zehar. Porrotx eta Marimototsekin goizeko jarduerak badia inguruko ikastetxeetako ikasleentzat.
  • 16:00. San Pedron, Itsas Zaindari martxa eta Botapa batukada.
  • 17:00. Donibanen zehar, Oiartzungo Herri Musika Eskola-Soinueneako kideen kontzertu ibiltaria.
  • 19:00. Donibaneko Bizkaia plazan, Eingo taldearekin erromeria.

Etzi, hilak 16 larunbata

  • 10:00etatik 14:30era. Donibaneko Bonantzako Kofradia Itsas Etzean, Izan arrantzale tailerra 6-12 adin tartekoentzat. Itsas eskulanak, esperimentuak eta arrantza tailerra egiteko aukera dago.
  • 12:00. Badian, batelen estropada mistoa Haur eta Kadete mailetako arraunlariekin.
  • 11:00. San Pedroko lonjako plazan, Hondarribiko saregileek Honsare proiektua aurkeztuko dute.
  • 11:00. San Pedroko lonjaren gainaldean, Patata Tropikala konpainiaren Pirata garrapata antzezlana haurrentzat.
  • 12:00. Donibanetik zehar, kantu jira euskal kantu tradizionalekin.
  • 12:00etatik eta 16:00etatik. Donibanetik zehar, Eingo triki eta muxiko eskolakoen kalebueltak.
  • 12:00. Donibaneko Bizkaia plazan, muxikoak.
  • 12:00. San Pedrotik zehar, Iruña Jazz Brass Banden kalejira.
  • 12:30. San Pedron, San Juan baleontzian, Ziaboga ikuskizuna.
  • 16:30. San Pedrotik zehar, Albokalteak kalejira erraldoiekin.
  • Arratsaldean. San Pedrotik zehar, Arando Txiki abesbatzarekin kalebuelta.
  • 18:00. San Pedron, San Juan baleontzian, San Juanetik lehorrera bertso saioa. Bertsolariak: Amets Arzallus, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze. Gaiak Jon Maiak emango dizkie.
  • 20:00. Donibaneko Bizkaia plazan, Makany Kanteren kontzertua.
  • 22:00. Donibaneko Bizkaia plazan, Eskorzo eta Amparanoia taldeen kontzertua.

Igandea, hilak 17

  • 11:00etan eta 16:00etan. Donibaneko Bizkaia plazan, Izarrekin nabigatzen astronomia tailerra (aterkiak erosi behar dira, 13 euroan).
  • 12:00. Donibaneko Bizkaia plazan, Patata Tropikala konpainiaren Pirata garrapata antzezlana haurrentzat.
  • 12:00. San Pedroko lonjako plazan, Ilunbe Akordeoi Orkestraren emanaldia.
  • 13:00. Donibanetik zehar, Pasaiako erraldoien kalejira.
  • 14:00. San Pedroko lonjako plazan, Femm Vocal Jazz taldea.
  • 16:00. San Pedroko lonjako plazan, Kattalin eta Nenufarrak taldea.
  • 17:00. San Pedrotik zehar, itsas danborrada.
  • 17:30. Donibaneko Bizkaia plazan, Sardina freskue! ikuskizuna.

 

Erlazionatutako edukia«Polita da ikustea kulturak egiten dituen zubi lanak»Pasaia itsas kulturaren topagune bihurtuko da laugarrenezPasaia Itsas Festibala, HITZAn
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.