Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Indarkeria Matxista

Xenpelar Bertso Eskolaren jarduera etetea ez da nahikoa EAJrentzat

Informazio guztia Fiskaltzari eta agintari eskudunei helarazteko eskatu du talde jeltzaleak.

EAJko zinegotzien artxiboko irudi bat.EAJ
Ikerne Zarate Gartziarena
Oarsoaldea
2026/05/29

Xenpelar Bertso Eskolako irakasle batek modu sistematikoan  eraso duela jakinarazi zuen atzo mugimendu feministak, eta Bertsozale Elkarteak. Soka luzea ekarri du horrek, eta salaketa eta gaitzespen adierazpen ugari ari dira heltzen azken orduetan. Errenteriako EAJk ere egin du gertakarien gaitzespena, eta erasoa jaso duten emakumeak erdigunean jartzeko eskatu du, “babes eta gertutasun osoa adierazi nahi diegu erasoak, jazarpena, jokabide matxistak, eta eskubideen urraketak salatu  dituzten emakumeei, baita haien senide eta gertukoei ere”.

Horrekin batera “zuhurtzia handienetik” eta “ondorio judizial edo penalik aurretiaz atera gabe” ezinbestekoa jo dute jeltzaleek erakunde publikoek “arduraz, gardentasunez eta behar den arretaz jardutea., bereziki emakumeei eta adingabeei eragiten dieten larritasun handiko gertakarien aurrean”.

Erasoak jaso dituzten emakumeei aipamena berriro jeltzaleek, haien babes integrala bermatzen dela ziurtatzeko, “birbiktimizazio  egoerak saihestu, eta laguntza psikologiko, juridiko eta sozial egokiak ziurtatuz”. Harago jo du EAJk eta bertso eskolaren jarduera etetea ez zaiola nahikoa iruditzen adierazi du, “herritarrek berme argiak behar dituzte Errenteriako Udalak hasieratik beharrezko mekanismo instituzional eta administratibo guztiak aktibatu dituela ziurtatzeko, gertatutakoa argitzeko, eta antzeko egoerak berriz gerta ez daitezen “.

Hori horrela, sei eskaera zehatz egin dizkio udalari alderdi jeltzaleak. Eskura duen informazio guztia Fiskaltzari eta agintari eskudunei helaraztea; barne ikerketa bat abiatzea, prebentzio, gainbegiratze eta babes mekanismoetan egon daitezkeen hutsuneak argitzeko;  berehala berrikustea eraso matxisten aurkako prebentzio eta jarduera protokoloak, baita adingabeen babeserako neurriak ere, udal jarduera eta espazio guztietan;  kanpo auditori bat egitea prozesu osoari gardentasuna eta konfiantza emateko; indarrean den Berdintasun Plana benetan betetzen dela bermatzea; eta, gertakari hauetatik edo egon litezkeen huts instituzionalengatik eratorritako erantzukizun politiko eta administratiboak argitzea, hala badagokio.

Gainera, adingabeei zuzendutako udal jarduera guztiak berrikustea eskatu du EAJk, “babes, prebentzio eta zaintza estandar gorenen arabera betetzen direla bermatzeko”.

Erlazionatutako edukiaXenpelar Bertso Eskolako irakasle baten erasoak salatu dituzteXenpelar Bertso Eskolaren jarduera bertan behera utzi du udalakEzohiko batzordea eratzeko eskatu dute sozialistek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.