Sanferminak, denenak
Gaurko protagonistak Antxoko gazteak badira ere, txikienek eta handienek ere goiz ederra pasa dute buruhandi eta erraldoiekin.
Adinekoen zentroan geldialdia egin du gaurko kalejirak, adinekoen gozamenerako. Gaurkoa sanferminen barruko laugarren eguna da. Ostiralean egin zuen eztanda festak Antxon, eta oraindik ospatzeko asko falta dela sumatu daiteke. Asteburuan ziur aski ere hala izan bada ere, gaur ere gazteak izango dira protagonista nagusiak. Urteroko bazkari herrikoia egiten ari dira, gaurko egun luzeari ere aurre egin ahal izateko indarrak berreskuratzea funtsezkoa baita. Halere, herriko txiki eta handienek ere goiz ederra pasa dute.
HITZAK goizean bueltaxka bat eman du Antxotik, eta haur eta gurasoekin batera erraldoi eta buruhandien aurretik eta atzetik ibili da, ondorengo irudiak biltzen:
Antxoko sanferminak:
Uztailak 6, astelehena
- 15:00: Gazte Bazkaria Topagunearen karpan.
- 17:00: Zumba herrikoia Zumbonak-ekin Gure Zumardian.
- 18:00: Txita herrikoia Topaguneak antolatuta.
- 18:30: Køntrabänd taldea Azokako plazan. 1980ko eta 1990eko hamarkadetako rock, hard rock eta heavy metal bertsioen taldea.
- 20:00: Itzal taldearekin erromeria Topagunean.
- 20:30: Salbea San Fermin elizan.
- 22:00: Rap kontzertua Papinen. Parte hartzaileak: ELC310, Gonza, Rafanorte, DR34M, BLZ eta Gari DDiaz.
- 22:00: Bang Royale taldearen kontzertua Azokako plazan.
- 23:30: Svetlana Gure Zumardiko oholtza nagusian.
- 01:00: Etxeko DJak Papinen.
- 01:30: DJ Guate-K Topagunean.
- 01:30: DJ Nemux Mimos tabernan.
Uztailak 7, asteartea
- 06:30: Diana.
- 12:00: Meza nagusia San Fermin elizan.
- 13:30: Sardina jana Laket tabernan.
- 14:30: Saltseroen bazkaria Biteri plazan. Ondoren, Tximeleta txaranga.
- 17:30: Haur danborrada herriko kaleetan barrena, erraldoi eta buruhandiekin batera. Ondoren, merienda.
- 18:00: Tsunami orkestra Gure Zumardiko oholtza nagusian.
- 18:30: Herri kirolak Basari elkartearen eskutik, Ibaiondo frontoian.
- 19:00: Perejilek talde ibiltaria Topaguneak antolatuta.
- 19:30: Txalupinen Konkista proba Marealtan, Papinen eskutik.
- 20:00: Erromeria Alarkide txarangarekin Mimos tabernan.
- 21:30: Joselontxos txarangaren irteera Ibaiondo frontoitik Papinen eskutik.
- 23:00: Playback lehiaketa Topagunean.
- 00:30: Akerbeltz taldearen kontzertua Papinen. Ondoren, etxeko DJak.
Uztailak 8, asteazkena
- 11:30: Toka eta bote txapelketa Zaharren Tokian, dagokion inskripzioa egiten duten Antxoko erretiratu guztientzat.
- 12:00: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
- 12:30: Zaharren Tokiko jarduera guztien sari banaketa.
- 14:30: Bazkari herrikoia Zaharren Tokian, eta dantzaldia 17:00etatik aurrera.
- 14:30: Haur bazkaria Biteri plazan.
- 16:00: Puzgarriak Ibaiondo plazan.
- 18:30: DJ Mikeltxi Azokako plazan.
- 23:30: Zezensuzkoa Gure Zumardian.
- 00:00: Gaixoa ni.
