Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

3.000 pertsona baino gehiago bildu ditu PDFk

Ekainaren 11tik 14ra Pasaiako Dantza Festibalaren zortzigarren ekitaldia egin zen Antxoko kaleetan. Antolatzaileek baikor baloratu dute aurtengo jaialdia.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/07/15

Hilabete pasa da Pasaiako Dantza Festibalak (PDF) Antxoko kaleak hartu zituenetik. Jaialdiaren zortzigarren ekitaldia ekainaren 11tik 14ra bitartean egin zen, eta Haatik Dantza Konpainiako kideek baikor baloratu dute aurtengo edizioa. Sustatzaileek programazioaren “kalitate artistikoan” jarri dute arreta, hori baita haien ustez jaialdiaren “indargune nagusietako bat”. Lengoaia, formatu eta belaunaldi ezberdinetako proposamenek osatutako egitarauak publikoaren “harrera bikaina” izan dutela zehaztu dute antolatzaileek.

Kalitate artistikoaz gain, Antxon sortutako giroa goratu dute sustatzaileek, urtetik urtera sendotzen ari dena: “Dantzaren inguruan komunitatea eraikitzen da. Dantzariak eta ez dantzariak, herritarrak eta bisitariak, profesionalak eta amateurrak espazio berean elkartu dira, elkarrekin gozatzeko, hausnartzeko eta esperientziak partekatzeko”.

Horrez gain, jaialdia herriko kultur bizitzan errotzen ari dela baietsi dute: “Dantza kaleko espazioetan modu naturalean bizitzen duen espazio publikoa sortzen eta fidelizatzen ari dela ikusten da, eta horren adierazgarri dira jaialdia urteroko hitzordu gisa bizitzen duten haur eta gazteak; haientzat PDF betidanik egon den eta galdu nahi ez den ospakizun kulturala da”.

Lehen egunetik publikoaren harrera “bikaina” izan zela adierazi dute antolatzaileek, eta jaialdiak 3.000 pertsona baino gehiago bildu zituen Antxon. Bisitariak herritik zein kanpotik etorri ziren barrutira, eta sustatzaileek nabarmendu dute PDF “erreferentziazko hitzordu” bilakatzen ari dela.

Honakoa esan du antolakuntzak jaialdiaren inguruan: “Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu artistei, laguntzaileei, babesleei eta, batez ere, publikoari. Zuen parte hartzerik gabe ezinezkoa litzateke dantzaren inguruan sortzen ari garen komunitate hau eraikitzea. 2027ra begira, ilusio berarekin jarraituko dugu, dantzaren bidez komunitatea sortzen, harremanak ehuntzen eta espazio publikoak kulturaz betetzen”.

Erlazionatutako edukiaAntxo, dantzaren epizentro zortzigarrenezAntxo eta antxotarrak, dantzanHerriak itxi du PDF
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.