Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Ekain Telletxea - Kaene

"Nik abesti bat ateratzea ere bada Zilibitok abesti bat ateratzea"

Abeslari oiartzuarrak zenbait abesti argitaratu ditu Kaene izenarekin azken boladan, eta arrakasta handia izaten ari dira horiek. Besteak beste, musikaren industriaz aritu da Ekain Telletxea.

Ekain Telletxea elkarrizketaren egunean, Oiartzunen. Imanol Saiz Gomez de Segura
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/07/28

Ekain Telletxea, musikalki Kaene modura ezaguna den gazte oiartzuarrak Zilibito Records taldearekin eman ditu musikan lehen pausuak, baina berriki abesti propioak sortzen hasi da. Asstore abestia da argitaratu duen azken lana, Lil eta Txusorekin batera.

Zein da Ekain eta zein da Kaene? Bada ezberdintasunik bien artean?
Ez bereziki, biak naiz ni, bata publikoan aurkezten den pertsona da, eta bestea lagunekin dagoena, baina biak naiz ni. Instagramen ere Ekain izena daukat jarrita, ez ditut bereizten horren sakon pertsona eta artista bera, bereizketa hori jendeak egiten du gehiago.

Nola sartu zinen musika munduan?
Nik futbola egiten nuen lehen, eta lesionatu egin nintzen. Hortaz, zerbait egiteagatik saxofoia ikasten hasi nintzen musika eskolan. Hor musika gustatu zitzaidan, baina ez nuen ezer sortzen. Musikarekiko interesa orduan sortu zitzaidan.

Gero, Eñaut, Uto, kuadrillakoa da, eta hura musika egiten hasi zen. Nahiko bat batean izan zen dena. Gaur egun ordenagailu batekin eta txartel batekin sortu daitezke gauzak, eta gu horrela hasi ginen hasieran; gerora hartu genuen beste bide bat nahiz eta hori ere oso naturala izan zen. Ez zen zerbait espero genuena edo planifikatuta genuena.

Nola sortu zen Zilibito Records? Gaztea Maketa Lehiaketara aurkeztu eta irabazi egin zenuen gainera.

Gaztea Maketa Lehiaketa bai izan zen bidea markatu zuen zerbait. Guk ordura arte musika lasai eta lagun artean egiten genuen. Bai, sortzen genuen, bagenuen ordurako gure inbertsio txikiarekin egindako lan bat, baina dena oso modu naturalean eginda. Taldea sortzeko proposamena Eñautek [Uto] egin zuen kuadrillan.

Egia da Maketa Lehiaketak diferentzia bat markatu zuela publikoari zabaldu ziolako taldearen izena.
 Hor taldeari pisu gehiago eman eta serioago hasi ginen. Gainera, irabazitako diruarekin materiala erosi genuen, eta hor eman genuen saltoa. Finean, irabazitakoa inbertitzen duzunean proiektua bultzatzeko da.

Une horretatik aurrera zuen izena gehiago zabaldu zen. Horrek sortu zizuen inolako presiorik?
Une horretan oso gazteak ginen, orain ere bai, baina orduko hartan hamasei urte genituen. Presiorik bere horretan sentitu genuenik ez nuke esango, baina serioago jarri ginen lanean. Presio hori puntuala izaten zen lanaren atzean karga bat badagoelako, baina ez dut uste oso kontziente ginenik.

Azken bolada honetan Kaene bezala abestiak argitaratu dituzu. Bide berri bat da?
Ez, berez sor sortu diren gauzak dira. Bigarren albumarekin erabaki genuen norbere profil propioak sortuko genituela aukera emateko Zilibitoko kideei musika euren kabuz sortzeko eta potentziatzeko kolektibo itsura hori zein bakoitzaren perfila.

Albuma atera ondoren ere nik musika egiten jarraitu dut eta abesti mordoa ditut atera gabe, baina besteek ere bai. Nik abesti bat ateratzea berez bada Zilibitok abesti bat ateratzea zeren ni Zilibitoren parte naiz, baina baina besteak ere. 


Abestiek gainera harrera ona izan dute.
Bai, baina ez dago jakiterik. Lehenago atera genituen abesti batzuk ez zuten hainbesteko oihartzunik izan. Abestiak sortzean beti nahi dugu jendeari gustatzea, baina hori ezin da jakin.

Azkeneko urte hauetan euskal musika deitzen zitzaion hori aldatu egin da, eta beste genero batzuk hartu dute indarra euskal musika horren barruan.
Naturalki gertatzen den zerbait da, eta gertatu behar duena nire ustez. Bere garaian Hertzainak-ek edo rocka Amerikatik ekarri zutenean bezala, nire ustez tokatzen da aldaketa hori gertatzea. Euskal Herrian rockak eta punkak indar handia eduki du borrokarekin lotu delako. Hori ondo dago, eta nire ustez ere mantendu behar da, baina uste dut ere lekua utzi behar zaiela gauza berriei munduak aurrera egiten duelako.

Hala ere uste dut hori alderdi gehiagotan ere gertatzen dela, artean, esaterako. Herri txiki bat izanik entzule gutxiago daude, eta musika ere orokorrean gutxiago dago. Haatik, esango nuke gehiago bultzatzen direla bertako artistak Euskal Herritik kanpokoak baino, eta esango nuke hori ona dela. 


Hortaz, bai, aldatu da musika azken urteetan eta iruditzen zait hori beharrezkoa dela, baina badago jendea ez dagoena prest aldaketa horretarako. Agian guri ere gauza bera gertatuko zaigu gure seme alabekin.

Eta berdin Auto-Tunearekin.
Auto-Tunea Euskal herritik kanpo super asumituta dagoen zerbait da, eta bitxia da hemen horrekin jarraitzea. Auto-Tuneak ez du definitzen artista bat; aspalditik erabiltzen den zerbait da, eta ez da estilo bat, tresna bat baizik.

Guri ere askotan jarri digute etiketa hori eta zentzu batean uler dezaket ez dagoelako haren horrenbesteko presentzia edo ez dagoelako horren onartuta, baina etapa horrek pasa beharko luke ja, normalizatu egin behar litzateke, eta ulertu ez dela artista bat definitzen duen zerbait.

Euskarak pisu handia dauka zure kantuetan. Hautu propio bat izan da hori ?
Bai eta ez. Hautu kontziente bat da gero eta gehiago nahi dugulako sortu euskaraz eta gero eta gehiago nahi dugulako bultzatu musika guztia egon dadin euskaraz. Baina guk ere kanpoko musika asko entzuten dugunez ateratzen zaigu zenbaitetan gaztelera sartzea, baina horren aurka gaude.

Nik gure hizkuntzatik ahalik eta gehien abolitu nahi ditut erdarak, uste baitut egon daitekeela gu sortzen ari garen estiloko edo generoko musika euskara hutsean.
 Azken urteetan Chill Mafiarekin musika estilo berriak hasi ziren sartzen gurean, eta uste dut hori izan dela hemengo urbanoa edo hemengo estilo horiek markatu dituenak. Orain egiten ari garenarekin erakutsi nahi dugu posible dela guk egiten ditugun generoetako abestiak euskaraz bakarrik sortzea.


Bide horretan, musika euskaraz eta gaztelaniaz egiteko ohitura duten horiek euskaraz sortzera bultzatu nahi nituzke. Hala ere, noski, euskaraz sortzea eremu horren ez euskaldun batekoa izanik, meritu handia duen zerbait da.

Zein dira zure erreferenteak?
Euskal herritik kanpo, asko: Rojuu, L0rna, Metrika, Yung Beef, El Virtual… Horiek Espainiar Estatuan underground kontsideratzen direnak dira, baina nire ustez orain mainstream dira mundu guztiak ezagutzen dituelako. Euskal herrian, berriz, Hofe, Chill Mafia, Kiliki… gehiago ere entzuten ditut, noski.

Kontuan izanik Oiartzunen bertan musikari mordoa dagoela, sentitu duzu noizbait baten batek zure bidea markatu izan duenik?
Txiltxoko, Bengo, Autobus Magikoa… beti egon da musikalki mugimendua Oiartzunen. Estilo ugariko talde asko egon dira, eta uste dut Txiltxokok eta Bengok markatu edota normalizatu dutela gazteek musika sortzeko bide hori neurri batean.

Musikaren industria oso azkar doa. Nola bizi duzu zuk hori sorkuntzari dagokionean?
Egia da bizi garela kontsumismoaren mundu batean eta nahi dugula dena azkar kontsumitu, eta horrek presioa ez dakit eragiten duen, baina bai eragiten duela jende guztia azkar ibiltzea eta ez hartzea gauzak patxadaz.

Sare sozialei dagokienez, uste dut ondo erabiltzen badira lagungarriak direla. Gaur egun mundu guztia sare sozialetan dago murgilduta, eta hori bada modu bat norbere burua promozionatzeko irratiaren, telebistaren edota hirugarren baten laguntzarik gabe. Beti egongo da irratiaren eta telebistaren beharra, baina orain badago modu bat norbere burua doan promozionatzeko, eta algoritmoak lagunduz gero gauzak ondo atera daitezke. Baina tira, hori ezin da inoiz dakin. 
Ez da gustatzen zaidan zerbait, baina berriki hasi naiz abesti berriekin Tik-Tokak-eta egiten. 

Sareetan gero eta ohikoagoa da kanta bat atera eta dantza bat sortzea horren erritmora. Baldintzatzen du horrek abestiak sortzeko orduan? 

Ez, eta berez ez nago horren alde. Sortzailea baldin bazara uste dut polita dena dela sortzeko unean momentuan sentitzen duzun horrekin aurrera egitea, ez helburu komertzial batekin. Sortzerakoan beti pentsatzen dugu ea jendeari gustatuko zaion edo ez, baina berez ez dut horretan pentsatzen egiten.

Deabruen Doinuak bira amaitzeko kontzertu gutxi batzuk geratzen zaizkizue. Eta gero, zer?
Irailaren 12an Dabadaban joko dugu, eta horrekin itxiko dugu kapitulu hori. Gero, taldean lanean ari gara gauzak sortzen, baina bakarka ere bai.

Beraz, Kaene bezala ere ikusiko zaitugu gehiagotan.
Bai, baditut gauzak. Orain Asstore abestiaren promozioa amaitzen ari naiz, baina sortzen ari naiz eta pozik nago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.