
Zazpigarren postua egin dute Euskotren Ligan errenteriarrek Getxon; Gizonen ontzia hamaikagarrena izan da larunbatean Sestaon jokatutako estropadan, eta zazpigarren Zumaiakoan igandean.

Abeslari oiartzuarrak zenbait abesti argitaratu ditu Kaene izenarekin azken boladan, eta arrakasta handia izaten ari dira horiek. Besteak beste, musikaren industriaz aritu da Ekain Telletxea.

Gertakarien alorrean, indarkeria matxistarekin lotutako atxiloketa, eta udal langile batek izandako laneko istripua suziri jaurtigile ari zenean.

Jaiak abuztuaren 2an hasiko badira ere, aurreko egunetan zenbait jarduera izango dira herrian jai giroan murgiltzen hasteko.

San Pantaleon eguna ospatu zuten atzo sanjuandarrek. Sardina jatea egin zuten, urtero moduan, kalean erretako sardinak banatzen.

Ostiralean egingo du kontzertua EMKE bandak Herriko Plazan 22:30ean, Aitor Mitxelena Rubio zuzendari.

Larunbatean jokatuko da goi mailako txirrindularitza proba, eta lasterketak trafiko aldaketak sortuko ditu Donibanen eta Antxon.

Berezi janari dendan, Pikoketa eta Zapirain estankoetan, Garmendia okindegian, Urrats paper dendan, Ibarreko gasolindegian, Galdos tabernan, Intxixu jatetxean eta Mamuteko liburu dendan erosi daiteke.

Orotara hamaika puntu izango ditu asteazkeneko hitzorduak; tartean, bi mozio. Horietako bat EAJk aurkeztu du, eta EH Bilduk bestea.