Topoa lurperatzea eskatuko dute
Elkarretaratzea egingo dute larunbatean Gaztañoko Topoaren geltoki aurrean.
Erdialdea-Gaztañoko trenbide pasabidea.Izaro Perez Loperena Topoa lurperatzea eskatzeko elkarretaratzera egingo dute larunbatean, hilaren 14an. Eguerdian izango da protesta, 12:30ean hasita, Gaztañoko Topoaren geltokian. Errenteria-Oreretako auzo elkarteek deitu dute elkarretaratzera eta herritarrei dei egin diete parte har dezaten.
Ez da berria eskaera eta horrela jakinarazi zioten joan den maiatzean azken aldiz Eusko Jaurlaritzari eta azpiegitura kudeatzen duen Euskal Trenbide Sareari ETS eta esakera zuzena egin, “Topoa lurperatzearen alde egin dezatela”.
