
Lehen Kontxako Bandera irabazi zutenetik 100 urte igaro direla ospatu zuten sanjuandarrek larunbatean, behar bezala. Emozioz jositako eguna izan zen.

Ehun urte beteko ditu Gillermo Iguaranek (Pasai Antxo, 1922) datorren asteazkenean. Barrutian jaio eta bertan mendea egingo duen lehen gizona dela uste du, eta 101ak ere bertan konplitu nahi ditu.

'Zentenarioa'-k mendeurrena beteko du aurten, Joxe Mari Iraolak jaiak harekin hastea erabaki zuenetik. Jairik ez da izango, baina bai egitarau birtuala, eta EMKEk ez du hutsik egingo. Lan handia egin du konfinamenduan.

101 urte bete zituen egunean, familiaz gain Aizpea Otaegi Errenteriako alkatearen bisita jaso zuen Isidra Fernandezek.

Ehun urte bete dituzte aurten Xanti eta Maialenek. Mende bat lehenengoz kalera irten eta dantzan hasi zirenetik txikienen eta ez hain txikienen gozamenerako. Urteurren biribila behar moduan ospatuko dute asteburuan.

Xanti eta Maialen erraldoiek mendea beteko dute aurten, 100 urte lehen aldiz dantzan hasi zirenetik herria txiki uzten. Horren harira, egitarau oparoa antolatu dute uztailean.

Ehun urte beteko dituzte aurten Xanti eta Maddalen erraldoiek, baita Iruñeko La Pamplonesa Musika bandak ere, eta elkarrekin ospatuko dute mendeurrena datorren larunbatean Iruñean.

Hilaren 17an beteko ditu Ana Campo Mazuelasek 100 urte, baina gaur ospatu du Sanmarkosene egoitzan 100. urtemuga festa. Familia zein lagunek inguratuta ospatu du.

1919ko otsailaren 26an jaio zen Albueran (Badajoz, Extremadura, Espainia) eta oso gaztetan etorri zen Gipuzkoara. 1978ko abenduaren 8an etorri zen Errenteriara bizitzera, Alaberga auzora, zehazki.

Bitoriana Artola Agirrek urtebetetze eguna du gaur. Lezoarrak, 100 urte bete ditu.

Mikel Arruti alkatea eta Miren Ormazabal zinegotzia berarekin izan dira, egun berezi honetan zoriondu eta lore sorta bat oparitzeko.

Petra Jimenez Galera errenteriarrak 100 urte bete ditu gaur. Mendea betetzen dutenekin egin ohi duen moduan, udalak goxo-goxo zoriondu du.

1922ko urtarrilaren 15ean jaio zen Garcia, Galdeanon (Nafarroa), eta 28 bete zituenean iritsi zen herrira, ama eta anaiekin batera.

Andrea Palomares Trintxerpeko alkateordea bere bizilekura bertaratu da, Pasaiako Udalaren izenean oroitzapenezko plaka bat eta lore sorta bat emateko.

1965 urtean heldu zen Errenteriara senarra eta bi semeekin. Lau biloba eta bederatzi birbiloba ditu.

Mendeurrena ospatzeko, lore-sorta eta oroitzapen plaka bat eskura eman die Izaskun Gomezek Carmen Iragorri eta Victoria Sanchezi.

Ereñotzun jaioa, Lezora joan zen bizitzera 35 urterekin eta bertan ezkondu; egun Errenteria-Oreretako Sanmarkosene adinekoen egoitzan bizi da.

Urtebetetzea gogotik ospatu du ez da gutxiagorako, bertan zituen eta 20 biloba eta 20 birlobetatik asko.

100 urte, mende bat bete du pasa den larunbatean Josefina Elio errenteriarrak. Artaxoan ospatu zuen larunbatean, bere jaioterrian, eta gaur berriz, Errenteria-Oreretan ospatu du.