
Gazteei begira udazkenerako elkarlanean ondu duten egitaraua aurkeztu dute gaur eguerdian Errenteriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Pasaiako Udaleko Berdintasun arloak Jabetze Eskolaren ikasturteko jardueren berri eman du. Izena emateko epea astelehenean zabalduko da.

Emakumeen Etxeak bost urte bete ditu. Errenteria-Oreretako emakumeentzat zein Oarsoaldeko herrietakoentzat erreferente bihurtuta, formakuntza feministan eta ahalduntzean dihardu.

Irakaslea da Itziar Aldezabal, eta, bere bizipenak baliatuz, haurrei begirako trilogia bat idatzi du, 'Supertxikiak' izenekoa. Haurren ahalduntzean jarri du arreta.

LGTBI+ pertsonen ahalduntzerako espazioaren baitan abiatuko du udalak LGTBI+ Elkargunea.

Lau tailerrak euskaraz egingo dituzte, eta hainbat arlo ukituko dituzte, beti ere, neska gazteen interesetatik abiatuta.

Zahartzarora ahaldunduta iristearen garrantzia nabarmendu du Irati Mogollon soziologo eta ikerlari lezoarrak, «norberak erabakiak har ditzan». Etxebizitza kolaboratiboen gainean hausnartu du.

Etxeko lanetan eta zaintza arloan ari diren emakume etorkinen testigantzak bildu dituzte ‘Mira’ instalazioan, kolektiboa saretu eta ahaldundu asmo duen Koop Denontzat proiektuaren barruan.

Biolentziak eta eskasiak markatutako bidaian, feminismoak salbatu duela dio. Emakume migratzaileen testigantza hartu du ahotan: «Nik ezingo nuke izan, beste horiek ez balira».

Pasaiako Jabetze Eskolak herriko emakumeek konfinamenduan zehar bizi izan duten errealitatea lantzeko laborategiak barne hartu ditu aurten. Gune horren gidariak saio horien garrantziaz aritu dira.

Lezoko Udaleko Berdintasun sailaren ekimenez, emakumeentzako ahalduntze tailerra egin da herrian 2024ko urriaren 4an hasi eta urtarrileraino. Lau saiotan banatuta, herriko zortzi emakumek osatu dute taldea.

San Pedro eta Antxoko emakumeak joan den irailetik aritzen dira astero elkarrekin korrika. Iniziatiba Donibanera ere zabaldu nahi dute otsailetik aurrera.

Iniziatiba Gipuzkoako 20 herrietara helduko da, tartean, Errenteria-Oreretara gaur, eta Pasaiara ostiralean.

Arropari bestelako erabilera ematea, oinarrizko joskintza jakintza jasotzea du helburu tailerrak, baina baita emakumeen arteko elkarren ezagutza sustatzea eta haien arteko sareak sortzea.

'Josiz jabetu' ikastaroa emango dute, urritik abendura bitartean, Emakumeen Etxean. Tytti Thusberg diseinatzaileak eta Aran Erasunek parte hartuko dute.

Irakurketa Ahalduntzeko egitasmoa jarriko du abian Lezoko Gaxuxa Emakumeen Elkarteak hilaren 21ean. Ikasturte osoko iraupena izango du.

Eraldaketa Feministarako Eskola hiru ikastaro berrirekin dator. Hilabete honetan hasi eta ekainean amaituko dira.

Emakumeen osasun zaintzarako gakoen gaineko ikastaroa antolatu du herriko jabekuntza eskolak.

Jabekuntza eskolak laugarren ikasturtean du Pasaian.