
Izan Bidea iniziatibaren barruan ibilaldia egingo du Sare Herritarrak bihar Errenteria-Oreretan.

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoek, ehunka herritarren babesa jaso zuten joan den igandean (hilak 29). Sarre Herritarrak deitu zuen mobilizaziora eta erantzun zabala jaso zuen.

Sare Herritarrak manifestazioa egingo du hilaren 29an 'Preso gaixo larriak etxera. Orain Mikel' goiburuarekin 13:00etan Herriko Plazatik abiatuta. Herritar guztiak deitu ditu parte hartzera.

Sarek dinamika abiatu du larri gaixo dauden presoen egoera gizarteratzeko. Azaroaren 15ean helduko da Errenteria-Oreretara, Mikel Arrietaren aldeko sarea osatzeko.

Errenteria-Oreretako Sarek agerraldi jendetsua egin du gaur goizean, Aitzol Gogorzaren espetxeratze arindua baloratzeko. Ez dute Mikel Arrieta ahaztu.

Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten bi preso oreretarrak etxeratzea eskatu dute mendi martxara bildutakoek.

Gu!azen dinamika egin zuten larunbatean Gaztañoko auzotarrek. Helburua, euskal presoek bizi duten egoera zabaltzea.

Iganderako iragarrita dagoen eguraldiagatik utzi dute bertan behera martxa antolatzaileek.

Mendi martxa antolatu du Sarek; Gurutzeko aparkalekuan geratu dira, Errenteria-Oreretako bi presoen kaleratzea eskatzeko

Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten bi preso oreretarrak etxera ekartzea eskatzeko zita berria egin du Orain Presoak Dinamikak.

‘11 minutu, hamaika arrazoi’ iniziziatibaren bidez espazio publikoa okupatuko dute herritarrek, larri gaixo diren Gogorza eta Arrieta etxean izan behar dutela aldarrikatzeko. Plaza betetzera doaz.

Larri gaixo diren Gogorza eta Arrieta preso oreretarren alde plenoak martxoan onartutako mozioaren harira egin du bisita Julen Mendozak.

Sarek deitutako mobilizazioan azpi zutabea egingo du Gaztañok. Arrieta eta Gogorza Gaztañoko bizilagunak dira

Bihotz erraldoia egin nahi dute hilaren 30ean, hamarnaka eta hamarnaka taupadez, handi eta txikiz, osatutako bihotz erraldoia, Gogorza eta Arrieta etxean nahi dituztela ozen esateko, larri gaixorik dauden Oreretako bi presoek eta horien senideek pairatzen duten sufrimendua eta injustiziarekin amaitzeko.

Aho batez. Alderdi guztiek bat egin dute Sare Herritarrak gaurko plenoan Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta, larri gaixo dauden Oreretako presoen gainean, aurkeztu duen mozioarekin. Lehen aldiz lortu da Errenteriako plenoan halako babesa preso gaixoen inguruan, PSE-EEk ez duelako orain arte babestu norabide horretan zihoan moziorik.

Udalbatzak, ohiko osoko bilkura egingo du bihar 16:00etan. Gogorza eta Arrieta euskal presoen gaineko mozioa eta Duintasunaren beste bat aztertuko ditu.

Bi oreretarren askatasuna eskatuko duen manifestazioa 18:00etan abiatuko da Herriko plazatik hilaren 30ean Sare Herritarrak deituta.

Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta larri gaixorik dauden Oreretako presoak etxeratzea eskatzeko mendi irteera antolatu du Sarek.

Bihar (asteazkena) eta etzi (osteguna) postua jarriko du Sarek Madalena kalean eta bertan hainbat euskarri izango ditu salgai 18:30etik 20:00etara.

Larunbatean Aitzol Gogorzaren aldeko mosaiko erraldoia egingo dute Errenteria-Oreretan. Hainbat sindikatuk atxikimendua eman dute.