
Antzezlan bat ez, bi ikusteko parada izango da, gainera: 'El invitado intruso' eta 'Comunicado de muerte'. Niessen kulturgunean izango da emanaldia 19:00etan hasita.

Hilaren 18an jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala Donostiako Illunben. Zortzi bertsolari sailkatu dira egun horretan lehiatzeko, tartean, Alaia eta Jon Martin anai-arreba oiartzuarrak. Atzo Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatu zut...

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azkeneko final-laurdenean parte hartu zuen atzo Arkaitz Oiartzabal Xamoa oiartzuarrak. Bosgarrena izan zen puntuetan, eta ondorioz, ez du lortu finalaurrekoetara pasatzea. Ander Lizarralde ere puntuen zain zegoen, ba...

Sarreretatik lortutako diru guztia Erretinosi Pigmentarioak eragindako gaixoei laguntzeko Begisare elkartearentzat izango da.

Igande arratsaldean jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Donostiako Illunben Igandea. Abenduak 18. Donostiako Illunbe zezen plaza. Arratsaldea. 16:30ak. Aretoa jendez lepo, eta zortzi bertsolari taula gainean. Horietatik bi oiartzuarrak: Alaia eta Jon Martin anai-arrebak. Urruti zegoela zirudien arren, gainean dute GPuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Honako bertsolariak izango dituzte kontrario: Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre eta Agin Rezola. Hamabosna bertso puntuagarri izango du zortzikoteak, eta buruz burukoan beste hamaikana. Lan gogorra izango dute anai-arrebek. Bertsolari guztiek ederki merezitakoa dute finalerako txartela, baina hiru kontrariok oiartzuarrei lanak emango dizkietela uste dute bertso zaleek. Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu eta Aitor Sarriegi dira hiru bertsolari horiek. Hala ere, Martin anai-arrebak ere lanak ematera aterako dira taula gainera. Txapelketa hasi baino lehen entrenatzen ari dira biak, beste bertsolari batzuekin. Finala lehiatua izango da, beraz. Ezin jakin oraindik, ordea, nork jantziko duen txapela. Txapela hori zeinek emango duen, baina, argi dago. Laxaro Azkunek jarriko dio txapela 2011ko Gipuzkoako txapeldunari. Azkune, bertsolaritzan eskarmentu handiko gizona da. Irrati-esatari, bertsolari, gai-jartzaile, txapelketen antolatzaile… hainbat gauza egin ditu. Sarrerak, Internetez Finaleko sarrerak Internetez erosteko aukera zabaldu du Gpuntuko Antolakuntzak, bertsosarrerak.eu gunean. Aukera horrez gain, herrietako saltokietan ere geratzen diren sarrerak erosteko [...]

Herenegun jokatu zuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa Arrasaten. Bertan, Beñat Gaztelumendik lortu zuen zuzenean finalerako txartela. Gainontzeko bertsolariek beste finalaurrekoen zain, pasatuko diren edo ez jakiteko. Bigarren finalaurrekoa atzo jokatu zuten, eta hirugarrena eta azkena larunbatean jokatuko dute. Finala abenduaren 18an izango da, Donostiako Illunben.