
Pasaiako Udalak erronka honi erantzuteko bide berriak urratu nahi ditu, eta horretarako proba pilotu bat egingo dute San Pedron datorren astean.

Plana osatzeko prozesua martxan jarri du Oiartzungo Udalak. Diagnosia egingo dute lehenik, eta ondoren helburuak finkatuko dituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak aldaketa klimatikoaren gainean sentsibilizatzeko eta horren aurka trebatzeko martxan jarritako lehiaketa da Klima Bai!.

Mezu itxaropentsua zabaltzea garrantzitsua dela uste du Lopez de Uraldek klima aldaketari dagokionean. Hamarkada batez hitz egiten ari dira adituak, isuriak erdira jaisteko; egingarria ikusten du, hori bai, berandu baino lehen neurri sistemikoak hartzea ezinbestekotzat jo du, "aldaketa klimatikoaren negazionisten" mezua baztertuta.

U30 Aldaketaldia dinamikak deituta, egitasmo «suntsitzaileen» aurka elkarretaratu dira gaur eguerdian herritarrak Lezon, Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan.

Planetaren ordua egingo dute larunbatean WWF erakundeak deituta eta ordubetez etxeko argiak iztaltzera deitu dute klima aldaketaren aurka.

Aldaketa klimatikoari buruz aritu dira ikasleak. Egin dutena azaldu diote alkateari, eta gaiaren inguruan dituzten konpromisoak azaldu.

Ingurumen atalari diru gehiago eman diola aitortuta, eremu horretako inbertsioetan ez dela diru zatia neurri berean hazi, baizik eta murriztu salatu du talde ekologistak.