
Francisaldia antolatu du udalak, aurten ere, Vicente Vadillo Santamaria Francisen erailketaren 47. urteurrenean. Hilaren 10etik 26ra bitartean egingo dute.

Errepublikaren aldeko aldarria lau haizetara zabalduko du Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen elkarteak igandean. Urteroko hitzordua du elkarte horrek eta ohi bezala Alabergako biribilgunetik kalejiran aterako dira 12:00etan.

Fanderiako zelaian jokatutako partidetako batean Palestinako Burj Al-Luqluq SCS taldea aritu da. Jokalariek beraiek zein zelaira bertaratutako hainbat lagunek Palestinaren aldeko aldarria zabaldu dute.