
Musikan etenaldi luze bat egin ondoren, Ibon Salaberria Etxabe musikari lezoarrak bederatzi abestiz osatutako 'Siamesa' diskoa sortu du. Igandean emango du lana aurkezteko lehen kontzertua, Trintxerpeko alkateordetzan, 19:00etan.

Igandean Kontu Kantari zikloaren bigarren emanaldia jaso zuen Donibaneko Bonantza elizak. Ehun lagun baino gehiago bildu ziren Mendibilen kontzertu "hunkigarriaz" gozatzeko.