
San-Juan Koxtapek marea arrosa mobilizatuko du Bermeora eta Portugaletera, hilaren 20an eta 21ean.

Liga bikaina osatu eta gero, KAE1 Ligara igotzeko play offa jokatuko du Hibaikaren ontziak larunbat eta igandean. HITZAk Ander Rekondo patroiarekin hitz egin du asteburu erabakigarria ate joka denean.

Kontxako Banderaren araudiak arraunlari guztiak seniorrak behar dutela zehazten du gizonen kategorian. Arraunlarietako bat lesionatuta, ezingo dute parte hartu, ez dutelako senior mailako ordezkorik.

Bi traineru seniorrak aurkeztu zituen atzo Hibaikak amabitxi izango duen Maialenen eskutik. Arraun klubaren harrobiak, zein haren bueltan ari diren laguntzaile guztiek leku berezia izan zuten ekitaldi ederrean. Dozenaka Hibaikazale eta adin guztietako herritar bertaratu ziren arraunlariei babesa erakustera.

Larunbatean hasiko da Gipuzkoako Batel Liga txapelketa. Zarautzek antolatu du lehen jardunaldia, eta Hibaikako 11 ontzi ariko dira Orioko uretan.

11 urte besterik ez zituela ontziratu zen lehen aldiz, eta 16rekin Kontxarako lehen sailkapena lehiatu zuen sanpedrotarrak (1993). Bi hamarkada uretan eman ondoren, lema Hibaikan utzi du zintzil.

Arraunean, asteburu oparoa izan da joan dena. Larunbatean Orion lehiaturiko estropadarekin, KAE1 Ligako buruzagitza egonkortu du 'Libia'-k.

1973an lehiatu zen azken aldiz estropada hori badiako uretan. Denera 80 ontzi uretaratuko dira datozen larunbat eta igandean Donibanen.

50etik gora traineruk orotariko kolorez josi zuten badia joan den larunbatean. Jende andana bildu zen test estropadaren eremuan.

"Gutxieneko bermeekin" arraunlari taldea osatu ezinagatik, arrosen emakumezkoen trainerurik ez du uretaratuko aurten San Juan-Koxtapek.

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen aldeko ariketa sozial masiboa. Hibaika Arraun Elkarteak bat egin du harekin, eta bideoa zabaldu Euskaraldiari babesa adierazteko.

Bihar eta etzi San Pedroko 38. Musika Abesbatza Astea ospatuko da, eta jardueren muinean Tirri Tarra fanfarrea dago, aurten 50 urte egin baititu.

Gaur goizean Zumaian lehiatu da 2022 Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren estropada. Onena eman dute bertan San Juan, Hibaika eta San Pedrok.

San Juan, Hibaika eta San Pedroren 28 ontzik hartuko dute parte biharko estropadan, zortzi kategoriatan. Norgehiagoka 10:00etan abiatuko da.

San Juango emakume eta gizonek nahiz San Pedro eta Trintxerpeko arraunlariek test-entrenamendua egingo dute 'Hondarribiko XXI. traineru jaitsieran'.