
Urteroko hitzorduari ez dio hutsik egingo Errenteria-Oreretak, eta aurten ere, igandean zehazki —hilak 5—, elkartasun bustialdia hartuko dute dozenaka herritarrek.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 2.700 herritarrek dute gaixotasuna, Gipuzkoan 750 herritar dira kaltetuak. Esklerosi anizkoitzak batez ere 18 eta 35 urte arteko gazteei eragiten dien gaitz neurologiko kroniko eta ezgaitzailea da.